(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

105 Atalburutza eta Bulegoburutza lehiaketara atera dituzte astelehena, 2008.eko otsailak 4

Nafarroako Gobernuak Foru Dekretu bat onartu du, eta hartara, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko 105 Atalburutza eta Bulegoburutza lehiaketara atera ditu. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari dagokionez, lehiaketara atera dituzten Burutzak honako hauek dira: Administrazio Atalak, Administrazio Unitateak, Txanda Arduradunak, Pabilioiko Arduradunak, Erizaintza Unitateak eta Laguntza Unitateak.


Jakina denez, Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren arabera, Foru Komunitateko Administrazioetako Atalburutzak eta Bulegoburutzak kasuan kasuko Administrazioko edo berorri atxikitako funtzionarioek betetzen dituzte, merezimendu lehiaketaren bidez.


2002ko apirilaren 15ean, Foru Komunitateko Administrazioak eta CCOO, UGT eta CEMSATSE (Confederación Estatal de Médicos y Ayudantes Técnico Sanitarios de España) sindikatuek akordioa izenpetu zuten, Nafarroako Administrazio Publikoetako langileei eta horien lan baldintzei buruz (2002. eta 2003. urteei begira), eta besteak beste, Atalburutzak, Bulegoburutzak eta erakunde autonomoetan aurrekoekin parekatutako unitateetako burutzak merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko prozesuari hasiera emateko konpromisoa hartu zuten.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa