Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Negoziazioan parte hartu duten ordezkari sindikalen %92k sinatu dute akordioa
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan lan egiten duten barruko mediku egoiliarren (BAME) lan baldintzei buruzko akordioa erdietsi dute Nafarroako Gobernuko Administrazioak eta sindikatuek. Negoziazio mahaian parte hartu duten ordezkari sindikalen %92k sinatu dute akordioa. Honako sindikatu hauek, hain zuzen ere: UGT, ELA, SMN (Nafarroako Medikuen Sindikatua) eta LSB sindikatuek. CCOO sindikatuak, berriz, akordioa saihestu du.
Akordioak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetan espezialistak prestatzeko egoiliar gisa kontratatutako medikuengan du eragina, eta diplomadunei dagokienez, akordioak kasuan kasuko espezifikotasunak izanen ditu. Akordioa 2008ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, baina alderdi batzuei dagokienez 2007ko urtarrilaren 1az geroztik aintzat hartzen diren ondorio ekonomikoei kalterik egin gabe.
BAMEen lanaldia eta atsedenaldien erregimena Osasun Zerbitzuetako Estatutupeko Langileen Esparru Estatutua arautzen duen abenduaren 16ko 55/2003 Legean xedatutakoak dira, aurrerago azalduko diren berezitasunekin. Oro har ezarritako lanaldi arrunta eginen dute mediku egoiliarrek, eta ordutegia, lanaldi arruntean zein osagarrian, lanean ari diren unitateko antolamendu arloko ezaugarrietara egokituko da, prestakuntza programaren arabera.
Mediku egoiliarrek kasuan kasuko zentroko antolakuntzako beharrizanak asetzeko beharrezkoak diren zaintza moduluak eginen dituzte, prestakuntza programaren arabera, eta honako muga hauekin: Oro har, egoiliarrek 5 zaintza txanda eginen dituzte hilean, gehienez ere, kasuan kasuko prestakuntza programaren arabera, eta urtean egindako txanda guztiak aintzat hartuz. Ezohiko egoeretan, hilean 7 zaintza txanda egin ahal izanen dituzte, gehienez ere, baldin eta egoiliarrek euren borondatez onartzen badute txandak egitea.