Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Departamentuak gaur hasi da honako hauen ordainketak egiten: belarkien laboreen ekoizleentzako Europar Batasunaren laguntzak, ordainketa bakarraren zenbatekoa, abeltzaintzako primak, Nafarroako Landa Garapenerako Planaren barreneko nekazaritza eta ingurumen arloetako laguntzak eta eskualde behartsuetarako konpentsazioko kalteordainak.
Ardiak mendian.
Zenbatekoa, guztira, 80 milioi eurokoa izanen da; abenduan zehar ordainduko zaie Nafarroako 17.378 nekazari eta abeltzaini.
Europar Batasuneko laguntza hauek ordaintzeko aldia, landa garapenarekin lotutakoak salbu, aurtengo abenduaren 1etik 2008ko ekainaren 30era bitartekoa da. Epe luzea bada ere, Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Departamentuak, abeltzaintzaren sektorea krisi larrian dagoela kontuan hartuta, ahal den guztia egin du ordainketak lehenbailehen gauzatzeko. Hori dela eta, abendua amaitzeko falta diren egunetan ordainduko dira laguntza horiek guztiak. Asmoa da Nafarroako abeltzaintzaren sektoreak, batik bat, ahalik eta azkarren jasotzea sostengu ekonomikoa.
Gaur dagoeneko 70 milioi euro egiten duten ordainketak gauzatu dira, honela banatuta:
Datorren astean zehar abeltzaintzako prima elkartuen gainerakoa ordainduko da (ardi aziendaren primari dagokion saldoa, zehazki), 3,5 milioi euroko zenbatekoarekin, Nafarroako 2.046 abeltzainek jasoko dituztenak.
Era berean, datorren astean ordainduko dira 2007-2013 urteetarako Nafarroako Landa Garapenerako Programan landa garapenerako aurreikusita dauden laguntzak, 6 milioi euroko zenbatekoarekin.