(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bi milioitik gorako kontratua baimendu du Nafarroako Gobernuak, genero indarkeriaren biktimei laguntzeko astelehena, 2007.eko abenduak 17

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio, Gizarte Gaietako eta Garapenerako Lankidetzako zuzendari nagusiari, genero indarkeriaren biktimak artatu ahal izateko bitartekoak kudeatzeko laguntza kontratua egiteko. Kontratuak lau urteko indarraldia izanen du, eta aurrekontua 2.036.259 eurokoa da (BEZik gabe).


Erakunde esleipendunak genero indarkeriaren biktimak artatzeko bitartekoak kudeatuko ditu. Honako hauek, batik bat: larrialdietarako zentro bat, babes etxe bat, eta bost egoitza-etxebizitza. Azpiegitura horiek guztiak Iruñean eta Iruñeko Eskualdean daude.


Laguntza bitartekoaren erabiltzaileak genero indarkeriaren biktimak dira, eta baita haien seme-alaba adingabeak edo tutoretzan, kuradoretzan edo harreran dituzten pertsonak ere, laguntza beharrean badaude eta ohiko bizilekutik joan behar badute. Lehen batean, erabiltzaileak Nafarroan bizi direnak izanen dira, baina salbuespen gisa, beste autonomia erkidego batzuetako emakumeak ere artatu daitezke, kasuan kasuko erkidegoko erakunde eskumendunak hala eskatu badu.


Genero indarkeriaren biktimei ostatu eta laguntza emozionala emanen diete, eta, era berean, orientabide, aholkularitza eta laguntza sozialeko zerbitzua ere jasoko dute. Hartara, segurtasun baldintza egokiak dituen gunea izanen dute.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa