(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta PSN-PSOE alderdiak 2008ko aurrekontuen gaineko akordioa erdietsi dute ostirala, 2007.eko abenduak 14

Aurrekontuen Foru Legearen proiektua joan den azaroan igorri zioten Parlamentuari, eta itundutako zuzenketak direla-eta, 60,5 milioi euroko inbertsio gehigarria izanen du


Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidenteak eta Carlos Chivite Nafarroako Alderdi Sozialistako (PSN-PSOE) idazkari nagusiak 2008ko aurrekontuen gaineko akordioa sinatu dute, gaur, Nafarroako Jauregian. Honako hauek ere parte hartu dute ekitaldian: Álvaro Miranda Nafarroako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariak, Carlos Esparza Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko Departamentuko kontseilariak, eta Juan Cruz Alli CDN alderdiko presidenteak.


Nafarroako Gobernuak eta PSN alderdiak sinatu duten akordio politikoari esker, Gobernuko kide diren talde parlamentarioek (UPN eta CDN) eta sozialistek (Foru Parlamentuko ordezkarien %72, orotara) babesa eman diote PSN alderdiak proposatutako 149 zuzenketak Nafarroako Aurrekontuetan sartzeari. Hartara, joan den azaroan Nafarroako Gobernuak Parlamentuari igorri zion 2008ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren Foru Legearen proiektuak 60,5 milioi euroko inbertsio gehigarria izanen du.


Erdietsi dituzten akordioak Nafarroako Gobernuaren ia jarduera esparru guztietakoak dira, baina honela taldekatu daitezke:

Dokumentazioa:
Acuerdo presupuestario Gobierno de Navarra y PSN
Enmiendas pacto presupuestario 2008
Escuchar rueda de prensa
Ver rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa