(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

García Malo kontseilariak Ezinduak Artatzeko Bulego Teknikoa inauguratu du, Iruñean asteazkena, 2007.eko abenduak 12

Nafarroako Gobernuak finantzatu du, eta ezintasunen bat duten pertsonak eta horien ahaideak zuzenean artatzea du helburu


María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilariak Ezinduak Artatzeko Bulego Teknikoa inauguratu du, gaur goizean. Bulegoa Nafarroako Elbarrien Ordezkarien Batzordeak (CORMIN, Comité de representantes de personas con discapacidad de Navarra) kudeatzen du, eta Iruñean dago (Aralar kaleko 3a, 3. solairua).


Bulegoaren funtzionamenduko gastuak Nafarroako Gobernuak ordaintzen ditu, oso-osorik. Hain zuzen ere, Nafarroako Mendekotasun Agentziaren bidez finantzatzen du Bulegoa, eta urtean 60.000 euro erabiltzen ditu horretarako.


Joan den uztailean zabaldu zuten Bulegoa, eta haren helburu nagusia ezintasunen bat duten pertsonak eta horien ahaideak zuzenean artatzea da. Gainera, ezintasunari buruzko edozein informazio zentralizatzen, koordinatzen eta hedatzen du, gizarteari begira, oro har, eta aipaturiko informazioa behar duten erakundeei begira, bereziki. Zehazki, artapenaren arloko kudeaketak, prozedurak eta ereduak egiten ditu, zerbitzu publiko nahiz pribatuei dagokienez, eta hainbat gairi buruzko aholkularitza juridikoa ematen du, ezintasunen bat duten pertsonen ezaugarrien zeharkakotasuna dela-eta.


Bulegoarekin harremanetan jarri nahi dutenek hiru aukera dituzte: bertara joan daitezke, 948 21 27 87 telefono eta fax zenbakia erabil dezakete edo CORMINen web orrian sar daitezke (www.cormin.org).


Bulegoak hornikuntza informatiko osoa du, eta baita ezintasunari buruzko dokumentuak eta bibliografia ere, nahi dituenaren eskura. Era berean, hainbat liburuxka ditu, dibulgaziozkoak eta bitarteko zehatzei buruzkoak.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa