(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako 72 herritan musika kontzertuak eginen dira aldi berean Nafarroaren Eguna ospatzeko astelehena, 2007.eko abenduak 3

Gaur, abenduak 3, Nafarroaren Eguna, 13:00etan, aldi berean hasiko da Nafarroaren Eguneko kontzertua Nafarroako 72 herri eta Iruñeko auzotan, ia 3.000 musikariren parte-hartzearekin.


Umeak

Umeak "Los Lunnis" ekitaldian. ( irudia handitu )

Musika ekitaldi hauetarako sarrera doakoa izanen da, eta kontzertu bakoitzak bere musika egitaraua izanen badu ere, guztiek Nafarroako Himnoa joz edo abestuz emanen diote hasiera ekitaldiari.


Aurtengoa da musikarien eta herrien parte-hartze handiena izan duena. Aldi bereko kontzertuen ekitaldi hau Nafarroaren Eguneko ospakizunen egitarauan partaidetza handiena biltzen duen ekintza bihurtzen eta sendotzen da urtetik urtera, bai toki entitate antolatzaileen inplikazioari dagokionez bai parte hartzen duten musikariei eta bertaratzen diren ikusleei dagokienez.

Tuteran, Iruñean eta Bruselan aurreikusitako beste musika jarduera batzuk


Abesbatzen eta musika-banden kontzertuen egitarauaz gain, beste musika jarduera batzuk ere ospatuko dira Tuteran, Iruñean eta Bruselan, Nafarroaren Eguneko ekitaldien barruan.


Zehazki, 17:00etan, Tuterako Udal karpan, atzo bezala Iruñeko Trinitarioetako Gunean, Nafarroaren Eguneko haurrentzako jaialdia ospatuko da, aurten ere telebistako "Los Lunnis" taldearen ikuskizunarekin.


Bisbal Jaialdian

David Bisbal. ( irudia handitu )

Bestetik, 19:00etan, Bruselan ere, Europar Batasuneko hiriburu administratiboan, Cervantes Institutuaren egoitzan, Nafarroaren Eguna ospatuko da Arangurengo Abesbatzak eskainiko duen kontzertuarekin; Nafarroako Gobernuak Bruselan duen Bulegoak ekitaldira gonbidatu dituenen artean Batasuneko agintariak eta hiri horretan egoitza duten estatu- eta eskualde- ordezkaritzetako kideak daude.


Pedro Iturralde Quartet taldearen kontzertua Iruñean


Azkenik, gaurko ospakizunen amaiera gisa, Pedro Iturralde saxofoi jotzaileak, Nafarroako 2007ko "Vianako Printzea" Kultura Saria jasotakoak, kontzertua eskainiko du Iruñeko Auditorio eta Biltzarren Jauregia-Baluarten, 20:00etan.


Faltzesko musikariak emanaldia hasi aurretik, Iruñeko Orfeoiaren Eskolaniak Nafarroaren Himnoa abestuko du.


Nafarroako Gazteen Jaialdi arrakastatsua


Asteburuan bi ekitaldi izan dira haur eta gazteentzat, eta biek izan dute arrakasta handia ikusle kopuruaren aldetik. Horrela, ia 7.000 gazte izan ziren larunbatean, abenduaren 1ean, Iruñeko Trinitarioetako Gunean egindako Nafarroaren Eguneko Gazteen Jaialdian, talde eta artista hauek ikusten: David Bisbal, la Quinta Estación, Rosendo Mercado eta Mr. Fylyn talde nafarra.


Gogorarazi behar da, bestetik, atzo, igandea, Iruñeko Trinitarioetako Guneak "Los Lunnis" taldearen ikuskizuna hartu zuela, haurren gozamenerako. Gaur Tuterakoen txanda izanen da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa