(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Caballero lehendakariordea bisitan joan da Auzitegiko Medikuntzaren Institutuko Auzitegiko Medikuntzako Patologiaren Zerbitzuaren obretara asteazkena, 2007.eko azaroak 28

Zerbitzu hau Nafarroako Gobernuaren eskumena da, Foru Komunitateko epaitegietako autopsiak zentralizatzen ditu eta Nafarroako Ospitaleko F pabilioian du egoitza. Pabilioia obretan dago, bere prestazioak hobetzeko


Caballero lehendakariordearen bisita

Caballero lehendakariordea. ( irudia handitu )

Lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari Javier Caballero Martínez bisitan izan da gaur goizean Nafarroako Ospitalean, F pabilioian, Auzitegiko Medikuntzaren Institutuko Auzitegiko Medikuntzako Patologiaren Zerbitzu berria hartuko duen F pabilioian, auzitegiko medikuntzako zerbitzuak handitzeko eta prestazioak hobetzeko bertan egiten ari diren obrak ikusteko.


Auzitegiko medikuntzako institutuak organo teknikoak dira, auzitegi nagusi batek egoitza duen hiriburuetan kokatutakoak. Justiziako eskumenak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatu ondoren, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutua sortu zen 2000ko azaroan, eta 2002ko irailaren 15ean ekin zion bere jardunari, bi zerbitzutan antolatuta, bata Auzitegiko Medikuntzako Klinikakoa eta bestea Auzitegiko Medikuntzako Patologiakoa.


Auzitegiko Medikuntzako Patologiaren Zerbitzua Foru Komunitatean epaitegien ikerketapean dauden hildako guztien autopsiez arduratzen da. Eta Nafarroako Ospitalean, egun obretan dagoen F pabilioian daude zentralizatuta autopsia guztiak. Nafarroako Ospitaleko Anatomia Patologikoaren Zerbitzuak ere bertan du egoitza, eta zenbait espazio Institutuarekin batera erabiltzen ditu (autopsia gela, laborategiak).


Pabilioiko lanak otsailerako amaiturik egotea aurreikusi da. Obras Especiales Navarra S.A. (Obenasa) enpresa egiten ari da lanak, Alonso, Hernández y Asociados arkitektura estudioaren zuzendaritzapean, eta eraikinak dituen 1.411 m2-etatik 500 metroko azalera hartzen du zerbitzu berriak. Obren proiektuan sotoa eta beheko solairuaren erreforma jaso da, bai eta honen gainean beste solairu bat eraikitzea ere. Obra proiektuaren kostua 2.845.928 eurokoa da, gehi beste 241.800 € ekipamendurako.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa