(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak eta Catalán kontseilariak Europako Batasuneko Eskualdeetako Lantaldean parte hartuko dute, gaur arratsaldean asteazkena, 2007.eko azaroak 28

Aldez aurretik, Espainiako ordezkaritzaren prestaketa bilerako buru izanen da Miguel Sanz


Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak eta Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko Harremanak eta Gobernuaren Eleduna Departamentuko kontseilariak Europako Batasuneko Eskualdeetako Lantaldeak gaur arratsaldean (15:00etan) Bruselako Charlamagne eraikinean eginen duen osoko bilkuran parte hartuko dute.


Aldez aurretik, Lantaldeko Espainiako ordezkaritzaren prestaketa bilerako buru izanen da Miguel Sanz. Bilera hori leku berean eginen dute, 13:00etan, eta Autonomia Erkidego guztietako eta Espainiako hiri nagusietako ordezkariek parte hartuko dute. Gaur arratsaldean Bruselan eginen duten Eskualdeetako Lantaldearen osoko bilkuran parte hartuko duten kideen artean antzinatasunik handieneko presidente autonomikoa da Sanz, eta horregatik izanen da Espainiako ordezkaritzaren prestaketa bilerako buru.


Joan den maiatzean egindako hauteskunde foral eta autonomikoen ondoren Europako Batasuneko Eskualdeetako Lantaldeak eginen duen lehenengo osoko bilkura izanen da gaurkoa, eta Nafarroako Gobernuak Europa eskualdeen ikuspuntutik ere eraikitzeko prozesuan parte hartzeko apustua egin duela ikus dadin nahi du Sanz presidenteak.


Gai zerrenda eta Nafarroaren intereseko gaiak


Gaur arratsaldeko osoko bilkura Lantaldearen historiako 72.a izanen da. Lantaldea aholku-emailea da, eta Europako eskualde eta toki mailako agintariek parte hartzen dute bertan. Europako Batasunak funtziona dezan laguntzea eta Europako Erkidegoko politikek eskualde, probintzia, hiri eta udalerrien interesak kontuan har ditzaten ahalegintzea ditu helburu.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa