(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Lurra arin bekizu. Heriotzaren arkeologia Nafarroan" erakusketan 55 aztarnategitako piezak ikusgai asteartea, 2007.eko azaroak 27

Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, "Lurra arin bekizu. Heriotzaren arkeologia Nafarroan" izeneko erakusketa antolatu du Nafarroako Museoan, 55 aztarnategitan aurkitutako piezekin. Erakusketa 2007ko azaroaren 28tik 2008ko apirilaren 30era bitarte egonen da irekita bisitetarako.


Gaur eguerdian Kultura eta Turismo kontseilari Juan Ramón Corpas Mauleónek aurkeztu duen erakusketan, ikusgai daude Nafarroako arkeologiako hainbat objektu, inoiz erakutsi gabeak edo berriki aurkitutakoak. Nafarroan agertutako lehenbiziko hilobitik hasi eta Erdi Aroaren amaiera arteko aldia hartzen du, eta kronologikoki antolaturik dago, Historiaren kultur ziklo nagusien arabera; horrez gain, alderdi antropologikoei eta arkeologikoei buruzko atal bat du.


Gizakiak duela 100.000 urte baino gehiago jarri ziren bizitzen egungo Nafarroaren lurraldean, baina lehendabiziko giza aztarnak askoz berriagoak dira: Alkerdiko kobazuloko (Urdazubi) hagin bat da aurkitutako pieza zaharrena, eta 26.000 urte ditu, azken glaziazioen garaikoa baita. Lehenbiziko hilobia, berriz, K.a. 5.500. urtekoa da: Aizpea leizeko (Aribe) emakume txiki batena da, bere bizilekuan bertan egina, haitzezko paretaren ondoan harri meta baten azpian ehortzirik.


Populazioa sedentario bilakatzean, herrixka barruko ehorzketak ezartzen joan ziren eta nekropoliak sortu. Hilobiak lurrean zulatutako hobi zirkularrak ziren, banakakoak, bikoitzak edo, bakar batzuk, askotakoak. Horien lekuko antzinakoenak Los Cascajos (Los Arcos) eta Paternanbidea (Paternain), Espainiako mota honetako erregistro onena dira, antzinatasuna eta kopuruagatik. Halaber, erritualaren homogeneotasuna nabarmena da (jarrera fetala, gorpuen orientazioa edo ostilamendu motak), eta horrek frogatzen du Neolitikoan goiz samar jada irmoki errotutako ohiturak zeudela (K.a. 4000. urtearen inguruan). Garaiko kultur berrikuntzak azkar zabaldu izanak (nekazaritza, abeltzaintza, zeramika edo harri leundua) kanpotik etorritako taldeak ezarri zirela pentsarazi die arkeologoei.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa