(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Miranda kontseilariak 2008ko Nafarroako Aurrekontuen aurreproiektua aurkeztu dio Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluari ostirala, 2007.eko azaroak 23

Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariak Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluari aurkeztu dio 2008ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektua, 4.286,6 milioi eurokoa.


Bileraren irudia

Bileraren irudia. ( irudia handitu )

Aurkezpen ekitaldia Nafarroako Jauregian egin dute, gaur goizean. Kontseiluak aurrekontuei buruzko dokumentua aztertu du, eta baita hainbat zerga eta zerga arloko neurri aldatzeko lege proiektua ere. Gaur egindako balioespena aginduzkoa da, araudiaren arabera. Hortaz, Nafarroako Gobernuak datorren astelehenean onartuko ditu aipaturiko dokumentuak, eta Nafarroako Parlamentuari igorriko dizkio, eztabaidatzeko eta bozkatzeko.


Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren eginkizunak eta kideak


Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseilua organo aholku-emailea da, eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren mende dago organikoki. 28 kide ditu, presidentea barne (aipaturiko Departamentuko kontseilaria). Kontseiluaren eginkizun nagusiak honako hauek dira: gizarte eta ekonomia arloko gaiak arautzen dituzten foru legeen aurreproiektuei buruzko txostenak egitea eta iritzia ematea (Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektuari dagokionez, batik bat), eta baita ekonomia, zerga, lan, nekazaritza, enplegu, eta gizarte ongizateko edozein gairi buruzko txostenak egitea eta iritzia ematea ere. Hori guztia, Nafarroako Gobernuak edo Parlamentuak hala eskatu diolako, edo bere ekimenez.


Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko kideak honako erakunde hauetako ordezkariak dira: Foru Komunitateko Administrazioa; Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioa; UGT, CCOO, ELA eta LAB sindikatuak; Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa; Nafarroako Nekazaritza Kooperatiben Batasuna; Iratxe Kontsumitzaileen Elkartea; Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasuna; Nafarroako EHNE nekazarien sindikatua; Nafarroako Lan Enpresen Elkartea; Gurelur elkarte ekologista; Nafarroako Unibertsitate Publikoa; eta Nafarroako Etxekoandre, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen "Santa María La Real" Elkartea.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa