(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Toki Araubideko Foru Batzordeak lehenbiziko bilkura egin du, Salanueva kontseilaria buru zela asteazkena, 2007.eko azaroak 21

Toki Araubideko Foru Batzordeak legegintzaldi honetako estreinako bilkura egin du gaur goizean, Toki Administrazioko kontseilari Amelia Salanueva Murguialday buru zela. Bertan izan dira Foru Komunitateko Administrazioak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatutako ordezkari berriak.


Toki Araubideko Foru Batzordea.

Toki Araubideko Foru Batzordea. ( irudia handitu )

Bilkura honetan, mintzagaietako bat foru agindu baten proiektua izan da, hain zuzen ere Nafarroako toki entitateei diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena, 2008an tokiko zerbitzu publikoen kalitatea eta berrikuntza sustatu eta garatzeko jarduerak egin ditzaten.


Hauek izan dira bilkuran aztertutako beste gai batzuk: zenbait zerga aldatu eta beste tributu neurri batzuk hartzeari buruzko foru legearen aurreproiektua; Nafarroako Babes Zibileko Batzordea arautzen duen foru dekretua eta Nafarroako Gobernuak eta Arasko Udalak izenpetu beharreko hitzarmenaren proiektua. Nafarroako 2008ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen aurreproiektua, hasiera batean bilkura honetako gai-zerrendan sartu bazen ere, hurrengo baterako atzeratu eta datorren azaroaren 23an eztabaidatuko da.


Toki Araubideko Foru Batzordeko kideak, Foru Komunitateko Administrazioaren aldetik, hauek dira: lehen aipatu dugun bezala, Toki Administrazioko kontseilaria, Amelia Salanueva, Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde; Aurrekontuen eta Ondarearen zuzendari nagusia, Concepción Aranguren Álvarez; Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko zuzendari kudeatzailea, José Ignacio Pérez de Albéniz Anduela; Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga; Toki Entitateentzako Aholkularitza eta Lankidetza Zerbitzuko zuzendaria, María Iparaguirre Picabea; eta Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Urrutia Juanicotena.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa