Castellano | Euskara | Français | English
"Musika Martxan" programako aurtengo ikasturteko lehen kontzertua Barañaingo Auditorioan izango da, bihar, azaroaren 13an, ohiko saioetan (10:00etan eta 11:30ean). Emanaldia Nafarroako Gobernuak antolatu du, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez. "Ensaladas aliñadas" lana eskainiko da, Mateo Flecha el Viejoren "Ensaladas", haurrentzat "maneatuta". Aste osoan zehar eskainiko dira emanaldiak, eta 97 ikastetxetako ikasleek parte hartuko dute; hain zuzen ere, lehen hezkuntzako (7-11 urteko) 5.100 ikaslek (1.200 euskaraz).
Bigarren mailako sarean, gorabeherak izango dira N-170 errepidean, A-15-Doneztebe, Basa Kabi gainaren eta Eratsungo bidegurutzearen artean
Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren eta Baztango Udalaren arteko lankidetza hitzarmena onartu du, Arraiozko zeharbideko sareak berritzeko eta zolaketa egiteko proiektuan jasotako lan guztiak egiteko. Izan ere, joan den maiatzaren 4an eta 5ean izandako euriteen eraginez kalte handiak jasan zituen Arraiozko zeharbideak.
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi diren gaiak kontsultatu nahi izanez gero, ondoko artxibo hau deskargatzen ahal duzu.
Nafarroako Gobernuak Nafarroaren Eguna 2007 ospatzeko ekitaldien programa onetsi du gaur. Ekitaldiak azaroaren 26an hasi eta abenduaren 10ean bukatuko dira. Ohi denez, ekitaldi ofizialen egun nagusia abenduaren 3a izanen da, Xabierko Frantziskoren jaia, hain zuzen.
Sanz presidenteak parte hartu du gaur arratsaldean Kalitatearen Nafarroako Egunaren ospakizunetan