(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iraupen Eskiko XXIV. Eskola Kanpainan 124 ikastetxetako 4.966 ikaslek parte hartuko dute osteguna, 2007.eko azaroak 8

Nafarroako 124 ikastetxetako 4.966 neska-mutilek parte hartuko dute, orotara, Iraupen Eskiko XXIV. Eskola Kanpainan. Izaba eta Otsagabiako udalek antolatu dute kanpaina, Nafarroako Gobernuko Nafarroako Kirol Institutuarekin lankidetzan, eta Erronkariko eta Zaraitzuko bailaretan egingo da.


Kanpaina, ikasleen artean Aste Zuria izenez ezagunagoa, 2008ko urtarrilean hasi eta apirilean amaituko da, eta Belagoako eta Abodiko iraupen eskiko pistetan arituko dira partaideak. Partaideei dagokienez, hain zuzen ere, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek eta Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasleek izango dute parte hartzeko aukera, baita eskolatze adinean dauden ezindu fisiko, psikiko eta sentsorialek ere. Txanda bakoitzean bost eguneko egonaldia egingo dute ikasleek, 123 euro ordainduta.


2008ko Iraupen Eskiko XXIV. Eskola Kanpainan parte hartzeko izena emandako ikastetxeen artean plazak banatzeko zozketa urriaren 30ean egin zuten, Izabako udaletxean.


Hona hemen, 2008ko Iraupen Eskiko Eskola Kanpainan edo Aste Zurian parte hartuko duten ikastetxeen eta ikastetxe bakoitzari dagozkion asteen zerrenda.

Dokumentazioa:
Relación de centros y fechas

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa