(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Urrezko Domina eman diote Espainiako Gurutze Gorriaren Nafarroako Batzarrari asteartea, 2007.eko azaroak 6

Gobernuak onartutako Foru Dekretu baten bidez, Nafarroako Urrezko Domina eman diote Espainiako Gurutze Gorriaren Nafarroako Batzarrari.


 Gurutze Gorriko boluntarioak

Boluntario ugari dira Gurutze Gorrian. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, akordio honen bidez, Espainiako Gurutze Gorriaren Nafarroako Batzarrak, uste askotan, Foru Komunitatean eginiko gizarte jarduera eredugarria saritu nahi du. Era berean, aintzat hartu du Erakunde horrek giza ekintzen esparruan duen ospea. Urrezko Domina Nafarroako Eguna ospatzeko egingo diren ekitaldien barruan emango zaio Espainiako Gurutze Gorriaren Nafarroako Batzarrari.


Gurutze Gorriaren nazioarteko mugimendua 1863an sortu zen; orduan eratu zen Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordea, eta urtebete geroago, hamabi estatuk Genevako Lehen Hitzarmena sinatu zuten. Haien artean, Espainiako Nazioa zegoen.


Hain zuzen ere, bi nafar, Nicasio Landa eta Joaquin Agullo, Espainiako ordezkaritzako kideak izan ziren eta Espainiako Gurutze Gorriaren sorrera bultzatu zuten, lehen Tokiko Batzarra sortu zutenean Iruñean, 1864ko uztailaren 5ean.


Hastapenetan, Gurutze Gorriaren jarduera gerra garaietako giza ekintzetara mugatu zen. Halere, erakundeak laster heldu zion sufrimendua une eta leku orotan arintzeko eta prebenitzeko konpromisoari. Hartara, erakundearen giza jardueraren bidez, gerretako biktimei ez ezik, hondamendietako eta bake garaietako bestelako biktimei ere laguntzea erabaki zuten. Halaber, gizarte ongizatearen eta bizitza kalitatearen aldeko prebentzio ekintzak martxan jarri zituzten.


Gurutze Gorriaren giza eta gizarte lanaren oinarrizko printzipioak, Erakundearen nortasuna esparru eta jarduera maila orotan hedatzen dutenak, honako hauek dira: gizatasuna, inpartzialtasuna, neutrotasuna, independentzia, borondatezko izaera, batasuna eta unibertsaltasuna.


Urte askotan, portaera kode horrek eta ideia horiek bultzatuta, Espainiako Gurutze Gorriak, Nafarroako Foru Komunitatean duen ordezkaritzaren bidez, lan nabarmena eta eredugarria egin du Nafarroan, eta biztanle talde kaltetuenei babesa eskaini die. Lan hori Administrazio Publikoen lankidetzarekin eta elkarren arteko koordinazioarekin egin da.


Askotariko eremutan egiten du lan: enplegua, osasun zerbitzuak eta prestakuntza, adineko eta mendeko pertsonen arreta, gazteria, immigrazioa, laguntzako eta larrialdiko ekintzetan esku-hartzea, nazioarteko lankidetza, boluntarioak, etab.


Gaur egun, Espainiako Gurutze Gorriak 3.000 mila boluntario ditu, eta 10.000 mila bazkideren eta laguntzaileren babesa. Azken urtean, bazkideen, enpresen eta Administrazio Publikoen diru laguntzen bidez, Espainiako Gurutze Gorriaren Nafarroako Batzarrak 16.000 lagun baino gehiagori lagundu die, boluntarioen eta talde teknikoen lanari esker. Kopuru horri Nafarroak bultzatutako Nazioarteko Lankidetza eta Giza Laguntza proiektuen bitartez onura jaso duten milaka lagunena gehitu behar diogu. Horietan guztietan, Nafarroako boluntarioek parte hartu dute, eta Foru Komunitatearen elkartasuna eta gizarte konpromisoa hondamendiek astindutako lekuetara eraman dute.


Jakina denez, Nafarroako Urrezko Domina Foru Komunitateak ematen duen sari nagusia da. Horren bidez, Nafarroako interesak sustatzen dituzten eta gizarteak onesten dituen talde, erakunde, instituzio eta pertsonen ekintzak saritzen dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa