(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"C-intereg" proiektua aurkeztu da, eskualde arteko merkataritzari buruzko datu baserik osoena asteartea, 2007.eko azaroak 6

"C-Intereg" proiektuak ondasunen eta zerbitzuen merkataritza fluxuei buruzko 4 milioi datu biltzen ditu guztira. Orain arte, autonomia erkidegoen eta probintzien arteko merkataritzari buruz egin den datu baserik handiena da.


Proiektua gaur eginiko prentsaurrekoan aurkeztu dute Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria eta bigarren presidenteordea den Alvaro Miranda Simavillak eta Aurreikuspen Ekonomikorako Zentroko (CEPREDE) zuzendaria den Antonio Pullidok. Erakunde hori da, hain zuzen, ekimenaren arduraduna.


Programa hau 2004an sortu zen CEPREDEren ekimenez, eta zortzi autonomia erkidegok babestu zuten, Nafarroa, horien artean. Honako hiru helburu hauek ditu: eskualde barruko eta eskualde arteko merkataritzari buruzko datu base bat eraikitzea informazio eguneratuarekin, web orri bat garatzea informazioa modu bizkorrean eta eraginkorrean bideratuko duena, eta eremu horretan ikerketa ildo etengabea mantentzea. Horrela, estatuko estatistikan zegoen hutsune garrantzitsua betetzea lortu da.


1995-2005eko datuak


Gaur egun, iturri informazio ofizialetatik jasotako 4 milioi datu baino gehiago ditu datu baseak. Datuak, 1995-2005 aldian, eskualde arteko merkataritzan izandako zerbitzuen eta ondasunen fluxuei buruzkoak dira.


Datuek fluxuaren jatorria eta heldulekua zehazten dute, autonomia erkidegoen eta probintzien arabera. Produktu motari buruzko xehetasunak, berriz, ekoizpeneko 16 arlotan banatzen dira, eta lau garraio mota bereizten dira (errepidea, trena, itsasontzia eta hegazkina). Halaber, bolumena tonatan ematen da eta fluxuen balio ekonomikoa zehazten da.


Sortutako informazioa tresna eraginkorra da, jarduera publikoaren eta pribatuaren hainbat eremutan azterketak eta plangintzak egiteari begira. Besteak beste, lurralde eta hirigintza garapenerako planak, azpiegituren diseinu eta plangintzen ikerketak, edo banaketa eta logistika azterketak egiteko erabil daiteke.


Ondoren, datu basea dimentsio gehiagotara hedatuko da: sektoreak (ondasun arloen kopurua handitzea), denbora (urte gehiago sartzea eta egoeraren araberako azterketak egitea), eta eragiketa moduak (zerbitzu berriak sortzea).


Nafarroa, saldo positiboa


 1995-2005 hamarkadako datuak aztertuta, Espainian, barne merkataritzak (eskualdekoa eta eskualde artekoa), orobat, nazioartekoa gainditzen du, azkenaren hazkundea handiagoa izan arren.


Hain zuen, barne merkataritza %77 hazi arren, nazioarteko esportazioak %122 hazi dira eta nazioarteko inportazioak, %169. Orobat, Kataluniak du merkataritza bolumenik handiena, eta Madril da bigarrena. Nolanahi ere, Extremadurak eta Murtziak izan dute hazkunderik handiena.


Nafarroari dagokionez, eskualde arteko merkataritza %116 hazi dela baieztatu da. Ehunekoak estatuko batez bestekoa gainditzen du. Horrez gainera, Foru Erkidegoa merkataritza balantzan saldo positiboa duten bost erkidegoen artean dago. Esportazioek 184 milioi eurotan gainditzen dituzte inportazioak. Nazioarteko merkataritzan ere, positiboa da Nafarroako saldoa.


Foru Erkidegoaren eskualdeko merkatuen artean, Euskal Herrikoa nabarmendu behar da (%23). Ondoren, Katalunia (%18), Errioxa (%13), Madril (%11) eta Aragoi (%9) daude.


Esportatutako produktuei dagokienez, nekazaritza eta elikadura industria produktuen bolumena nabarmentzen da (%18). Ondoren, metalgintza eta metalezko produktuen ekoizpena (%16) eta garraioko materialaren ekoizpena (%13) aipatu behar dira.


Era berean, honako hauek dira hornitzaile nagusiak: Euskal Herria (%32) eta Katalunia (%24), eta horien atzetik, Aragoi (%12) eta Madril (%27). Sektoreen ikuspegitik aztertuta, produktu gehienak metalaren industrian (%22), garraiorako materialen ekoizpenean (%21) eta elikagaien sektorean erosten dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa