(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Irakurtzera zaletzeko kanpaina bat antolatu da lau liburutegi publikoetan ostirala, 2007.eko azaroak 2

Nafarroako Gobernuak "Ronda de las cuatro esquinas del mundo 07" izeneko irakurtzera zaletzeko kanpaina bat egingo du, Liburutegi Publikoen Sarearen bidez, azaroaren 13tik 16ra bitartean, Agoitz, Antsoain, Barañain eta Cascanteko liburutegi publikoetan.


Hartarako, eskuko 5.000 programa argitaratu dira, eta horietatik, 2.000, euskaraz idatzita daude. Horrez gain, 800 kartel argitaratu dira (300, euskaraz eta 500, gazteleraz). Jarduera horretarako bideratutako aurrekontua 14.000 eurokoa da, eta, funtsean, lau narratzaile profesionalei ordaintzeko erabiliko da.


"Cuentos de las cuatro esquinas del mundo" kanpainak Japonia, Venezuela, Afrika eta Argentinako zenbait kontakizun barne hartzen ditu. Narrazioak, egunero antolatutako bi saiotan egingo dira: bata, 18:00etan, haurrentzako saioa; bestea, 19:00etan, helduentzako saioa.


Lau narratzaileek beren jaioterrietako ahozko tradizioa erakutsiko dute. Hala, "Japoniako ipuin tradizionalak" aurkeztuko dira Kamishibai – Paper antzerkiaren bidez. Narratzailea, Sachiyo Azuma, Kyoton jaio zen eta Espainian bizi da. "Kamishibai" ipuinak itzuli eta interpretatzen ditu. Kamishibai, Japoniako antzinako itzalen antzerkietatik datorren narrazio teknika bat da.


Porto-Novoko (Beningo Errepublikako) Agnès Agbotonek, haurrentzako "Cuentos, historias y fábulas de África negra" eta helduentzako "Cuentan... que África cuenta..." aurkeztuko ditu. Bere herrialdeko eta Afrikako ahozko tradizioaren idazle eta narratzailea den Agnès Agboton, Filologia Hispanikoan lizentziatua da, eta 1978tik Bartzelonan bizi da.


Ivana Michligek "Cuentos de la Argentina profunda" ipuinekin parte hartuko du kanpainan. Protagonistak, Chacoko baso misiolarietako pertsonaia fantastikoak dira. Narratzaile, Argentinako iparraldean jaio zen, Gizarte Komunikazioan lizentziatua da, eta Dantza Arabiarretako irakaslea da. Bere amak, lana oso gustukoa duen liburuzainak, txikitatik murgildu zuen Argentinako ahozko tradizio osoan.


Azkenik, "Venezuela Encuentada" lanean, Ruber Martinez Soria (Caracas, 1964) idazle eta konpositoreak Karibeko herrialde horretako ahozko tradizioaren eta literatura berriaren istorioak errezitatuko ditu.


Kanpainaren egutegia honako hau da: asteartean, azaroak 13, Sachiyo Azuma Agoitzen izango da; Ivana Michlig, Antsoainen; Rubén Martínez, Barañainen eta Agnès Agboton, Cascanten; asteazkenean, azaroak 14, Agnès Agboton, Agoitzen izango da; Sachiyo Azuma, Antsoainen; Ivana Michlig, Barañainen eta Rubén Martínez, Cascanten; ostegunean, arazoak 15, Rubén Martínez, Agoitzen izango da; Agnès Agboton, Antsoainen; Sachiyo Azuma, Barañainen; eta Ivana Michlig, Cascanten. Azkenik, ostiralean, azaroak 16, Ivana Michlig, Agoitzen izango da; Rubén Martínez, Antsoainen; Agnès Agboton, Barañainen, eta Sachiyo Azuma, Cascanten.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa