(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru lege proiektu bat onetsi da 1,2 milioi euroko dirulaguntzak emateko hauteskunde gastuetarako

astelehena, 2007.eko urriak 15

Nafarroako Gobernuak foru lege proiektu bat onetsi du gaurko bilkuran 1.218.371 euroko ez ohiko kreditua ematen duena, alderdi politikoentzako dirulaguntza gisa, Nafarroako Parlamenturako 2007ko Hauteskundeetan egindako hauteskunde gastuak finantzatzeko helburuz.


Alderdiek jasoak zituzten aurrerapen gisa 698.706,21 euro, beraz, 519.664 euro geratzen zaizkie orain jasotzeko.


Dirulaguntzak bi kontzepturen arabera ematen dira: hauteskunde-emaitzak eta hauteskunde propagandaren bidaltzea.


Lehen kontzeptuari dagokionez, 791.625,24 euro onetsi dira, honelaxe banatzen direnak: Unión del Pueblo Navarro (UPN): 346.946,88 euro; Nafarroa Bai hauteskunde koalizioa: 190.908,48 euro; Nafarroako Alderdi Sozialista-PSOE (NAS-PSOE): 197.788,72 euro; Nafarroako Demokraten Konbergentzia (CDN): 33.022,08 euro; eta Nafarroako Ezker Batua: 32.959,08 euro.


Propaganda bidaltzeagatik alderdi edo koalizio bakoitzak 99.047,13 euro jasoko ditu. Guztira 495.235,65 euro dira..


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa