Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuak baimena eman du gaurko bilkuran N-121 errepidean (Iruña-Tutera) “Los Abetos-ko” saihesbidea eraiki eta gurutzagunea hobetzeko proiektuaren erredakzioa kontratatzeko. Horretarako, 160.000 euroko gastua onetsi da.
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi diren gaiak kontsultatu nahi izanez gero, ondoko artxibo hau deskargatu.
Aurreneko aldiz, 19.000 langabetu baino gutxiago daude; aurreneko aldiz, halaber, langabezian dauden gizonezkoen kopurua 7.000 baino gutxiago da; emakumezkoena, 12.500; eta gazteena, berriz, 2.000 baino gutxiago
Nafarroako eta Euskal Erkidegoetako enpresariei ETAk berriki bidalitako estortsio gutun sorta gaur goizean aztertu eta gero, Nafarroako Gobernuak haren elkartasuna erakutsi die banda terroristaren biktimak izaten jarraitzen dutenei.