(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

San Joan Jainkoarenaren Ordena Ostalariak Elkartasunari Nazioarteko VI. "Nafarroa" Saria jaso du asteartea, 2006.eko abenduak 12

Saria mundu guztiko gaixo eta behartuei harrera eta ardura emateari eskaini zaio


Epai-mahaiaren bilera.

Epai-mahaiaren bilera. ( irudia handitu )

San Joan Jainkoarenaren Ordena Ostalariak Elkartasunari VI. "Nafarroa" Saria jaso du. Saria Nafarroako Gobernuak eta Euskadiko Kutxako Nafarroako Lurralde Zuzendaritzak elkarlanean sustatzen dute.


Epaimahaia gaur bildu da erabakia hartzeko eta prentsaurreko bidez, gaur goizean, eman du jakitera. Prentsaurrekoan Gizarte Ongizatea, Kirola eta Gazteriako kontseilaria, María Isabel García Malo, epaimahaiko presidente eta txirrindulari ohia, Miguel Induráin Larraya, eta Alfonso García Liberal, Euskadiko Kutxako lurralde zuzendaria izan dira.


Sariak aurten seigarren edizioa du eta bere asmoa sektore sozial eta herrialde behartsuenen alde aritzen diren pertsona eta entitateen borondatezko lana ezagutaraztea eta zabaltzea da eta, hartara, gizarteari eginkizun horrek daukan garrantzia ikustaraztea. Saria 2007. urteko udaberrian emango da eta 29.000 eurotakoa da (Nafarroako Gobernuak eta Euskadiko Kutxak erdi eta erdi emana). Sariaz gain, Jorge Oteizaren "Arri Ernai Zaitzailea" eskulturaren erreprodukzioa eta diploma emango dizkiete.


VI. edizioan, epaimahaiaren buru Miguel Induráin txirrindulari ohia izan da, eta bokalak ondorengoak izan dira: Miguel Angel Argal, garapenerako kooperazioan aditua eta Nafarroako Medicus Mundiko kidea; Frans Polman, garapenerako kooperazioan aditua, laguntza eta garapenerako GKE Europako Konfederazioaren (CONCORD) presidente ohia eta Holandako GGKE CORDAIDaren kidea; José Antonio Alonso, garapenerako koordinazioan aditua eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Ekonomia Aplikatuan katedradun; Alfonso García Liberal; eta García Malo kontseilaria.


Sariaren lehen edizioan, ordaria "pobreen bankari" gisa ezaguna den Muhammad Yunusi eman zioten. Yunus jaunak garapen-bidean dauden herrialdeetan mikrokreditu sistema sortu zuen eta abenduaren 10ean Bakearen Nobel Saria jaso zuen. Bigarren edizioan, saria Kalkutako Teresak sortutako Karitatearen Misiolarien Kongregazioari eman zioten. Hirugarren edizioan Errefuxiatuen Zerbitzu Jesuita saritu zen, eta laugarrenean UNASO (Ugandan HIESaren aurkako Erakunde Sarea) izan zen saritua. Pasa den urteko edizioan, "Fede eta Alaitasuna" izeneko Nazioarteko Federakuntzari eman zitzaion saria; Federakuntza osoko herri-hezkuntzan eta gizarte-sustapenean dago espezializatua.



San Joan Jainkoarenaren Ordena Ostalaria

San Joan Jainkoarenaren Ordena Ostalariaren kandidatura Nafarroako Erizaintza Elkargo Ofizialak proposatu zuen. Ordena, irabazi-asmorik gabeko kooperaziorako nazioarteko erakunde handienetarikoa da. Abegitsua izatearen kontzeptuaren barnean, harrera zaintzen dute, osasuna sustatu, konpainia eman eta garai eta gizarte bakoitzaren errealitate krudeletan konpromisoa hartzen dute, betiere, unibertsaltasun kontzeptu zabaletik eta profesionaltasuna bultzatuz. Beren helburua, bai gaixotasunengatik, eta baita errekurtso faltagatik ere, kaltetuen diren pertsonei laguntza ematea da eta horretarako, gizarte eta osasun-jardueren nazioarteko programak martxan jarri eta garatzen dituzte.


Beren lana laguntza zentroetan, ospitaleetan, osasun-zentroetan, gizarte-zerbitzuetan eta erlijio-komunitateetan ikusten da. Ordena bost kontinenteetako berrogeita hamar herrialdetan dago eta urtero 20 milioi laguntza baino gehiago ematen dituzte; eguneko artatutako pertsonen batezbestekoa 54.000koa da.


Zehazki, San Joan Jainkoarenaren Anaiek 298 zentrotan egiten dute lan. Zentro horiek Ordenaren esku-hartze sozialaren sei kategoriatan banatuta daude: 35 zaharren egoitza, 42 zentro oinarrizko osasun-zerbitzuetarako, 46 zentro buru-gaixoentzako, 70 zentro minusbaliatuentzako, 71 ospitale-zentro, eta 34 zentro gizarte-laguntzarako. Horietatik, 21 Afrikan daude, 48 Hegoamerikan, 6 Indian eta 1 Txinan.


Ordenak 1539. urtean Granadan sortu zen eta hasieran Espainia eta Italian egon ziren bereziki. XVII. mendeaz geroztik, espainiar koloniak jarraituz, Amerika aldera zabaldu zen eta Europa aldera ere bai. XX. mendean zehar Afrika, Asia eta Ozeaniara heldu ziren. XXI. mendean ere hazten doa; horren erakusle, Txinan ireki berri duten arreta aringarrietarako zentroa eta Hondurasen Buru Osasunerako Zentro bat eraikitzearen proiektua dira.


Gaur egun, Ordenak 1.231 anaia ditu, langile eta borondatezko pertsonen artean 40.000 laguntzaile baino gehiago, eta 300.000 ongile eta emaile baino gehiago. Gainera, urtean 158 ordu baino gehiago laguntzen duten 5.704 pertsonen borondatezko jarduera ere izaten dute.



Sariaren oinarriak

Saria arautzen duten oinarrien arabera, sariaren helburua gobernuz kanpoko edozein pertsona, entitate, elkarte edo taldek egindako lana azpimarratu eta ezagutaraztea da. Lan hori pertsona eta familien oinarrizko beharrak asetzeko ekimena izan behar da, jarduera sozial, kultural, ekonomiko edo tekniko bidez. Lan horrek gutxienez etenik gabeko hiru urteko epea izan behar du.


Sarira irabazi-asmorik gabeko edozein pertsona fisiko edo entitate aurkez daiteke. Taldeen kasuan, taldearen gehiengoa borondatez lan egiten duten pertsonak izan behar dira. Proposamenak edozein herrialdetako instituzio publikoek egin ditzakete (gobernuak, ministerioak, udalak, unibertsitateak, akademiak, ikerketa-zentroak, enbaxadak, kontsulatuak, etab.) baita hezkuntza, kultura eta gizarte-erakundeek ere, edota legalki onartua dagoen edozein erakundek ere.


Kandidaturak baloratzerakoan, epaimahaiak ondorengo irizpideak era berezian hartu ditu kontutan: gizarteratze luzea, urteetan zehar, proposatu den pertsonarena edo erakundearena, edozein gizarte-mailari zuzendutako programetan: haurtzaro, gaztaro, pertsona heldu eta zaharrak; proposatu den pertsona edo erakundearen lanaren garrantzia; eta erakundeak duen borondatezko pertsonak. Gainera, pertsona edo erakundeak parte hartu duen kooperazio-lanetan izan duen garrantzia eta proiektuak etorkizuna izango duen ere baloratu da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa