(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

Nire NAOrako sarrera

contacto de esta sección

Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Ezkirotz kalea, 20 bis.
31007 Iruña.
848 42 12 50
bon@navarra.es




NAO-Araudia

Historia laburra

Nafarroako Aldizkari Ofiziala (NAO) Nafarroako Foru Komunitatean argitaratu behar diren xedapen orokor, administrazio egintza eta arau guztiak argitaratzeko komunikabide ofiziala da.

Lehenbiziko Aldizkari Ofiziala 1838ko martxoaren 1ean argitaratu zen, Boletín Oficial de Pamplona izenarekin; 1847tik aurrera Boletín Oficial de la Provincia de Navarra izena eman zitzaion, 1975era arte, urte hartan BOLETÍN OFICIAL de Navarra bihurtu baitzen.

Euskararen Foru Legean ezarritakoaren ondorioz, 1989tik aurrera gaztelaniaz eta euskaraz (Nafarroako Aldizkari Ofiziala –NAO-) argitaratzen da, argitalpen banatan, aldiberekoak baina bereiz.

Paperezkoarekin batera, 1996ko maiatzaren 1ean argitalpen elektronikoa hasi zen, Nafarroako Gobernuaren web zerbitzuen atarian, hasieran testu gisara eta 2001etik aurrera, horrez gain, jatorrizkoaren faksimile gisara.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan administrazio elektronikoa ezartzeko 11/2007 Foru Legeak, bere 43. artikuluan, bertsio elektronikoaren legezko ondorioak zehazten ditu.

2009ko uztailean paperezko argitalpenari amaiera eman zitzaion, eta hortik aurrera aldizkaria euskarri elektronikoan argitaratzen da bakarrik, Nafarroako Gobernuaren web zerbitzuen atarian.

Aplikatu beharreko arauak

NAOren eta haren funtzionamenduaren alderdi nagusiak foru dekretu espezifiko batean jasotzen dira. Halaber, beste arau batzuetan agertzen dira NAOri aplikatu behar zaizkion alderdiak.

 58/2009 Foru Dekretua, uztailaren 2koa, Nafarroako Aldizkari Ofiziala arautzen dueña

 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa

​​ 18/1986 Foru Legea, abenduaren 15ekoa, Euskarari buruzkoa ​​​​​​​
(7. artikulua)

 7/2001 Foru Legea, martxoaren 27koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren Erakunde Autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzkoa
(11., 32., 33., 34. eta 35. artikuluak)​​​​​​​

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa