Euskara erabiltzeko eta sustatzeko 2024ko laguntzak toki entitateentzat

Nafarroako toki entitateek euskararen erabilera eta sustapena bultzatzeko 2024an burutzen dituzten programak finantzatzeko laguntzen deialdia.

Oinarrizko informazioa

2023ko urriaren 1etik 2024ko irailaren 30era bitartean euskararen erabilera eta sustapena bultzatzeko programak onesten eta garatzen dituzten toki entitateak.

  • Bideratu den aurrekontua 933.000 eurokoa da.
  • Tipologiak:

a) A mota: toki entitate eskatzailearen eskumeneko eremuan egindako programak. Mota honetarako aurrekontuko diru hornidura 275.000 eurokoa da.
b) B mota: zenbait toki entitatek batera eginiko programak. Mota honetarako aurrekontuko diru hornidura 440.000 eurokoa da.
c) C mota: euskara zerbitzu tekniko berriak sortzeko eta egonkortzeko laguntzak; laguntzak, toki entitateetako langileak ordezkatzeko euskara ikasten dutenean; hizkuntza paisaia hobetzeko programa integralak; azterlan soziolinguistikoak, fitxategiak eta hizkuntza plangintzako gogoeta eta partaidetza prozesuak egiteko laguntzak. Mota honetarako aurrekontuko diru hornidura 218.000 eurokoa da.
 

Eskabideak aurkezteko dokumentazioa:

  • II. eranskina, jarduera programaren xehetasuna.
  • III. eranskina, toki entitateko idazkaritzaren ziurtagiria, 9.3. puntuak esaten duen bezala.
  • IV. eta V. eranskina, Mankomunitateko idazkaritzaren ziurtagiria eta teknikariaren oniritzia, euskara zerbitzuak eskaintzeko mankomunatua dagoen udal batek berariazko programazioa aurkezten duenean, 9.4. puntuak esaten duen bezala.

Dirulaguntzaren justifikaziorako dokumentuak:

  • VI. eranskina, Idazkaritzaren ziurtagiria, 19.2. puntuan esaten den bezala.
  • VII. eranskina, gastuen justifikazioaren xehetasuna kalkulu-orrian. 
  • Erabilitako baliabideen laginak, Nafarroako Gobernuaren laguntza aipatuko dutenak.
  • Eranskina eta erabilitako baliabideen laginak, behin beteta daudenean, izapidetzean atxikitako dokumentu bezala aurkeztuko dira

11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, dirulaguntzei buruzkoa (2005/11/14ko 136. NAO).

25/2012 Foru Dekretua, maiatzaren 23koa, udal eremuan euskara erabiltzeko eta sustatzeko laguntzak arautzen dituena (2012/05/31ko 103. NAO).

28E/2024 Foru Agindua, apirilaren 5ekoa, "Euskara erabiltzeko eta sustatzeko 2024ko laguntzak toki entitateentzat" izeneko deialdia onesten duena.

 

Harremanetan jartzeko

Euskarabidea - Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzuan
Paulino Caballero, 13
31002 Iruña
Telefonoa: 848 42 32 24
Posta elektronikoa: sustapena@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.