Irakasle funtzionarioei behin-behineko destinoak, praktiketan eta zerbitzu-eginkizunetan, 2024-2025 ikasturterako esleitzeko egintza telematikoa (ATPF)

Oinarrizko informazioa

2024-2025 ikasturterako destinoa esleitu behar zaien irakasle funtzionarioak, honako egoera hauetakoren batean daudelako:

  • Osasun-arrazoiengatik zerbitzu-eginkizunetan dauden funtzionarioak.
  • Ikastetxetik aldarazitako funtzionarioak, 2024-2025 ikasturterako irakastordu nahikorik ez izateagatik.
  • Behin-behineko destinoa duten funtzionarioak.
  • Adingabeko semea edo alaba zaintzeagatik eta salbuespenezko inguruabarrengatik zerbitzu-eginkizunetan dauden funtzionarioak.
  • Praktiketako funtzionarioak.
  • Behin-behineko destinoarekin jardunera itzuli direnak.
  • Prestakuntzarako zerbitzu berezietako izangaiak.

Destinoak esleitzeko egintza telematikoki egingo da, fitxa honetan bertan, Araudia atalean, argitaratuko diren jarraibideen arabera.

OHIKO GALDERAK

Eskainitako plazen eta deitutako pertsonen zerrendak data hauetan argitaratzea aurreikusi da:

  • Behin-behineko zerrendak: 2024ko ekainaren 13tik aurrera.
  • Behin betiko zerrendak: 2024ko abuztuaren 8an, osteguna.
  • AT​​​​​​​PF: Parte hartzeko epea abuztuaren 9tik (14:00) abuztuaren 14ra (10:00).
  • ATPF prestakuntzarako zerbitzu berezietako izangaientzat. Parte hartzeko epea abuztuaren 19an bakarrik dago zabalik, 10:00etatik 14:00etara.

 

  • 158/2024 Ebazpena, ekainaren 12koa, irakasle funtzionarioei 2024/2025 ikasturterako behin-behineko destinoen, praktikaldiko destinoen eta zerbitzu-eginkizunen esleipen telematikoa arautuko duen prozedura zehazten duena.

Eranskina: Prozedura arautzen duten oinarriak

 

  • ​​​​​​​329/2023 Ebazpena​​​​​​​, abenduaren 21ekoa, unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen behin-behineko destinoak, praktiketakoak eta zerbitzu-eginkizunetakoak esleitzeko jarraibideak, zuzendaritza-karguak izendatzeko jarraibideak eta 2024/2025 ikasturterako irakasleen lanaldi-murrizketak eskatzeko prozedurak onartzen dituena (NAO, 17. zk., 2024ko urtarrilaren 23koa).
  • 37/2014 Foru Dekretua, apirilaren 30ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitatez kanpoko irakasleei dagozkien lanpostuak betetzen arautzen duena.

Emaitzak

2024/2025 IKASTURTERAKO IRAKASLEEN LANPOSTUAK HAUTATZEKO EKITALDIAK EGITEKO DATAK

Irakasleen kidego eta lanpostuetara sartzeko 2024ko ekainean egiten ari diren hiru hautaketa-prozedurak kontuan hartuta, eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 246/2022 Ebazpenaren bidez onartutako deialdian hautatutako irakasleek atzerriko hizkuntza-eskakizuna duten plazak aukeratzeko betebeharra eta lehentasuna dutela bermatzeko, Hezkuntza Departamentuak  jakinarazten du 2024-2025 ikasturterako irakasleen plazak esleitzeko egintzak abuztuan egingo direla, bai funtzionarioentzat eta praktiketako funtzionarioentzat, bai aldi baterako administrazio-araubidean kontratatutako langileentzat.

Horretarako, helarazten da plazak funtzionarioei eta praktiketako funtzionarioei esleitzeko egintza telematikoa (ATPF) 2024ko abuztuaren 9an hasiko dela. Bestalde, aldi baterako kontratatutako langileei plazak esleitzeko ekintzak abuztuaren bigarren hamabostaldian egingo dira.

Plazak esleitzeko egintza horien data zehatzak Hezkuntza Departamentuaren web-orriko fitxetan argitaratuko dira, eta ATPren aplikazioan, berriz, 2024ko abuztuaren 5eko astean.

MAISU-MAISTRAK

 

DEITUTAKO LANGILEAK (2024/08/08an eguneratua)

Zerrenda horietan, urriaren 27ko 286/2023 Ebazpenaren, azaroaren 3ko 244/2022 Ebazpenaren eta azaroaren 3ko 246/2022 Ebazpenaren bidez deitutako lehiaketa-oposaketako hautaketa-prozeduretan hutatutako langileak sartu dira. Irakasle horiek "Lanera itzultzea eskatzen duten langileen" izangaien aurretik sartu dira.

Lehen Hezkuntza, gaztelania eta euskara espezialitateetan deitutako langileen zerrendan, Gorputz Hezkuntza, gaztelania eta euskara espezialitateko funtzionarioak sartu dira, Lehen Hezkuntzako espezialitateko irakasle titularrei destinoa aukeratzeko lehentasuna bermatuz.

  • Atzerriko hizkuntza-eskakizuneko lanpostuetarako izendatutako funtzionarioak: PLE Ingelesa: Gaztelania/Euskara

PLE Ingelesa atzerriko hizkuntza-eskakizuna duten Lehen Hezkuntzako lanpostuetarako izendatutako langileen zerrendan, PLE Ingelesa kanpoko hizkuntza-eskakizuna duten Haur Hezkuntzako lanpostuetarako izendatutako langileak sartu dira.  PLE Ingelesa atzerriko hizkuntza-eskakizuna duten Lehen Hezkuntzako lanpostuetan izendatutako irakasleen destinoa aukeratzeko lehentasuna bermatu da.

  • Atzerriko hizkuntza-eskakizuneko lanpostuetarako izendatutako funtzionarioak: PLE Alemana: Gaztelania

 

PLAZAK (2024/08/08an eguneratua)

 

DEITU GABEKO LANGILEAK (2024/08/08 argitaratua)

Destinoko zentrotik aurreko ikasturteko zentro berera lekualdatutako langileak (Ikusi antolaketan)

 

BIGARREN HEZKUNTZAKO, LANBIDE HEZIKETAKO SEKTORE BEREZIETAKO, HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALEKO ETA ARTE PLASTIKOAK ETA DISEINUKO IRAKASLEAK

 

DEITUTAKO LANGILEAK (2024/08/08an eguneratua)

Zerrenda horietan, urriaren 27ko 286/2023 Ebazpenaren, azaroaren 3ko 244/2022 Ebazpenaren eta azaroaren 3ko 246/2022 Ebazpenaren bidez deitutako lehiaketa-oposaketako hautaketa-prozeduretan hautatutako langileak sartu dira. Irakasle horiek "Lanera itzultzea eskatzen duten langileen" eta "Zerbitzu Berezietarako" izangaien aurretik sartu dira.

  • Atzerriko hizkuntza-eskakizuneko lanpostuetarako izendatutako funtzionarioak: PLE Ingelesa: Gaztelaina/Euskara

 


PLAZAK (2024/08/08an eguneratua)


DEITU GABEKO LANGILEAK (2024/08/08an eguneratua)

Destinoko zentrotik aurreko ikasturteko zentro berera lekualdatutako langileak (Ikusi antolaketan)

 

 

Harremanetan jartzeko

LANPOSTUAK BETETZEKO ATALA

848 427861

848 423298

848 428020

848 427869

Parte hartzeko eskabide telematikoa aurkezteko Hezkuntza Departamentura joan behar duten parte-hartzaileek hitzordua eskatu ahal izango dute aurreko telefonoetako edozeinetan.

 

INFORMAZIO ETA DOKUMENTAZIO BULEGOA

848 426616

848 426516

848 426400

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.