Descárgate la app
FORUZAINGOA - "MASITAREN" ESKATZEA
Foruzain batzuek jantziak erosteagatik izan ditzaketen kalte ordainaren eskatzea.
En resolución
Oinarrizko informazioa
Norentzat keyboard_arrow_down
“Masita” jasotzeko eskubidea duten foruzainak, honako hiru modalitate hauen bidez:
1. MODALITATEA
Kideak:
Behin-behineko edo behin betiko, arauzko uniformea ohikotasunez jantzi gabe foruzain eginkizunak betetzeko baimena duten unitateei atxikitako langileak.
Jaso beharreko zenbatekoa:
- Atxikipeneko lehen urtean: 900 euro.
- Bigarren urtean: 700 euro.
- Hirugarren urtean eta hurrengoetan: 550 euro.
2. MODALITATEA
Kideak:
Betekizunak (metagarriak):
- Behin-behineko edo behin betiko, arauzko uniformea ezohikotasunez jantzi gabe foruzain eginkizunak betetzeko baimena duten unitateei atxikita dauden langileak.
- Urte naturalean uniformerik gabeko 30 lanaldi baino gehiago (gutxienez 31 lanaldi) egitea.
Jaso beharreko zenbatekoa:
- 200 euro urtean.
3. MODALITATEA
Kideak:
Betekizunak (metagarriak):
- Arauzko uniformea jantzi gabe foruzain eginkizunak betetzeko salbuespenezko baimena duten langileak, zein unitatetakoak diren kontuan hartu gabe.
- Urte naturalean uniformerik gabeko 10-30 lanaldi efektibo egitea.
Jaso beharreko zenbatekoa:
- 100 euro urtean.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Prozedura honen xedea da Foruzaingoko kide jakin batzuek beren polizi eginkizunak betetzeko arauzko jantziak ez diren jantziak erosteagatik izan ditzaketen gastuengatiko kalte ordaina eskatzea, aldez aurretik arauzko uniformea jantzi gabe zerbitzua emateko baimena emanda.
Eskabideak berariaz ezarritako epeetan aurkeztu behar dira.
1. modalitatea: eskaera mailakatua bi alditan aurkez dezakete:
- 1. aldia: ekainaren 15etik 30era.
- 2. aldia: abenduaren 15etik 31ra.
2. modalitatea eta 3. modalitatea: 2. aldian aurkeztu behar dute nahitaez eskabidea (abenduaren 15etik 31ra bitartean).
Aurkeztu beharreko agiriak keyboard_arrow_down
Agiri bakarrean, eskubidea duten zenbatekoei dagozkien fakturen kopia, eskabidean sartutako gastuen zerrendan esleitutako identifikazio zenbakia berariaz adierazita.
Tramitazioa
"Masita" jantziengatik kalte ordainaren eskatzea - Konpondu keyboard_arrow_down
Policía Foral de Navarra
Carretera Sarriguren, 1A
31006 Pamplona
Teléfono: 848 42 68 54 / 848 42 68 51
Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:
Indemnización por adquisición de vestuario para Policía Foral (masita)Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.