Descárgate la app
Toki-entitateendako laguntzak, ehizazainak kontratatzeko. 2026, urtea
Toki-entitateendako laguntzak, ehizazainak kontratatzeko. 2026, urtea
En plazo
KONTZESIO eskaerak aurkozteko epea zabalik.
Oinarrizko informazioa
Norentzat keyboard_arrow_down
Nafarroako toki-entitateak, ehiza-barrutiaren kudeaketaren arduradunak izan edo ez, baldin eta ehiza-zaintzarako kontratua sinatuta badute eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debeku egoeraren batean ez egotea.
b) Laguntzak emateko ebazpen proposamena egiten den unean, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunen izatea.
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatze aldera, interesdunari jakinarazten zaio eskabidean (II.eranskina) baime ematen diola Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari egoera hori egiaztatzen duten datuak kontsultatzeko.
c) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin zorrik ez izatea.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Deialdiaren oinarriak. (I. eranskina)
104/2025, Ebazpena, azaroaren 7ekoa "Nafarroako toki-entitateek ehizazainak kontratzeko laguntzen 2026eko deialdia" onesten duena.
Aurkeztu beharreko agiriak keyboard_arrow_down
Laguntza-eskaera:
-
II. eranskina - Eskabidea, datuak kontsultatzeko baimena eta erantzukizunpeko adierazpena dituena.
-
Indarrean dagoen kontratua, iraupenja eta garatu beharreko eginkizunak zehazten dituena (Deialdiaren 4. oinarria).
-
Entitate eskatzaileak, laguntzak lehen aldiz jaso behar baditu edo horiek abonatzeko kontua aldatu nahi badu, kontua errigistratu beharko du Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko "Baku-kontuak jakinaraztea, Foru Administrazioaren ordainketak jasotzeko" fitxan: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/kontuen-eta-ordainketen-kontsulta.
-
Kasua bada, toki-entitateko idazkariaren ziurtagiria, frogatzen duena ehiza-barrutiaren aprobetxamendutik lortutako diru-sarreren % 25 baino gehiago inbertitu dela animalien populazio edo habitatak hobetzeko, kalteak probenitzeko edu barrutiaren zaintza kontratatzeko. Ziurtagiria aurkeztu ezean, ez da punturik emanen balorazio-irizpideen 2. atalean.
-
Kasua bada, toki-entitateko idazkariaren ziurtagiria, herri-lurrak ehiza-habitata hobetzeko asmoz laga direla frogatzen duena. Ziurtagiria aurkeztu ezean, ez da punturik emanen balorazio-irizpideen 3. atalean.
-
Toki-entitatearen ziurtagiria, egiaztatzen duena dirulaguntzaren zenbetako osoa ehizazaina kontratatzeko gastua finantzatzera bideratu dela, gastuen eta diru-sarreren kontuetan ageri den moduan.
Ziurtagiri-eskaera:
Gastuen eta ordainketen frogagiriak entregatzeko azken eguna 2026eko azaroaren 9a izanen da, egun hori barne.
Ahal dela, dokumentazioa PDF formatuan aurkeztuko da, eta JPG fitxategiak saihestuko dira.
Frogagiriak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan aurkeztuko dira (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa), edo beste administrazio publiko batzuetako erregistroetan, baldin eta aipatutako erregistroarekin elkarreragingarriak badira, eta Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari zuzenduko zaizkio.
Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
a) Lan-araubideko kontratazioen kasuan:
- 2026eko urtarrilaren 1etik 2026eko urriaren 31ra arte igorritako nominen kopia.
b) Zerbitzuak emateko kontratazioen kasuan:
- Hornitzailearen eta toki-entitatearen datu fiskalak dituzten gastuen fakturak, 2026eko urtarrilaren 1etik 2026eko urriaren 31ra bitartekoak.
- Bankuko ordainagiriak, eta zenbatekoak bat etorri beharko du dagokion fakturarekin.
Agiriak jatorrizkoak edo kopiak izaten ahalko dira.
Araudia keyboard_arrow_down
104/2025 Ebazpena, azaroaren 7ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, dirulaguntza deialdia onesten duena "Nafarroako toki-erakundeei ehizazainak kontratatzeko laguntzak emateko 2026ean"
4/2014 Foru Legea, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko 17/2005 Foru Legea aldatzen duena.
Tramitazioa
KONTZESIOA eskareak aurkeztea keyboard_arrow_down
Epea: 25/12/03 - 26/01/02
(Bi datak barne)
Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:
- Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
- Cl@ve
Tramitatzeko beste modu batzuk:
Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita 39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.
Emaitzak
EMAITZAK keyboard_arrow_down
KONTZESIOA:
2025AN TOKI ENTITATEETAKO ZAINDARIEI, EMANDAKO DIRULAGUNTZAK
2024AN TOKI ENTITATEETAKO ZAINDARIEI, EMANDAKO DIRULAGUNTZAK
2023AN TOKI ENTITATEETAKO ZAINDARIEI, EMANDAKO DIRULAGUNTZAK
2022AN TOKI ENTITATEETAKO ZAINDARIEI, EMANDAKO DIRULAGUNTZAK
UKATZEA:
2025AN TOKI ENTITATEETAKO ZAINDARIEI, UKATUTAKO DIRULAGUNTZAK
2023AN TOKI ENTITATEETAKO ZAINDARIEI, UKATUTAKO DIRULAGUNTZAK
2022AN TOKI ENTITATEETAKO ZAINDARIEI, UKATUTAKO DIRULAGUNTZAK
Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzua
Ehiza Kudeaketarako Atala
González Tablas 9, beheko solairua
31005 Iruña (Nafarroa)
Teléfonoa: 848 42 67 33
Helbide elektronikoa: caza@navarra.es
Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.