You were redirected to http://www.navarra.es/eu/web/rozalejo/programazioa/-/evento/2026-11-18/lectura-del-libro-cosita-linda-de-anthony-brow-1 .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

Programazioa - Rozalejo

Rozalejok programazio propioa eta planifikatua du, erakusketak, topaketak, hitzaldiak eta memoriarekin, bizikidetzarekin eta giza eskubideekin lotutako bestelako jarduerak biltzen dituena.

Gainera, edozein pertsona edo erakunde jar daiteke harremanetan Rozalejorekin ekimenak proposatzeko edo iradokizunak helarazteko.

David Álvarez eta Julia Díaz-en “HEGAZTIAK” liburuaren inguruko tertulia dialogikoa

18-11-2026 17:30 h

Rozalejo

  • Antolatzailea:

    Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusiko Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zerbitzutik

  • Hizkuntza: EUSKERA

Deskribapena

Liburu honek gizateriaren historiari buruzko hausnarketa sakona kontatzen du: hasieran ezagutza, aurrerapen tekniko eta zientifikoa, ongizatea eta etorkizun ona bilatzen dituen gizarte baten garapena, baina igarobide horretan bere printzipioak galtzen dituena, indartsuek ahulekiko duten indarkeria eta menderatzea eragiten duena.

Liburuaren talde-analisia. Lan eder honen ilustrazioak behatuko ditugu, eta hitzak jarriko dizkiogu bidaiari, bertan murgilduko baikara protagonista diren hegazti gizatiartuekin batera. Lirismo poetikoa, jolas kontraesankorra eta itxaropen mezua, muturrera oso modu trebean eramaten dena.

Liburua irakurri ondoren, hausnarketa kolektiborako tartea egongo da. Solasaldi dialogikoan berdintasunean egindako ekarpen guztiak errespetatzen dira. Bakoitzak bere iritzia ematen du eta ez da inorena besteen iritziaren gainetik jartzen. Berdintasunezko elkarrizketa baten bidez, parte hartzen duten pertsona guztiek ikasten dute, beren interpretazioak besteen argudioak kontuan hartuta eraikitzen baitituzte. Solasaldiek aukera ematen dute parte hartzen dutenek beren buruaz duten ikuspegia aldatzeko. Autoestimua sendotzen dute, eta irakurketen, elkarrizketen eta hausnarketen bidez parte hartzeko gogoa pizten dute.

 8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendua. Pertsona helduek ere parte har dezakete.

Izena ematea

  • Jarraibideak

    Izena emateko epea azaroaren 11an, asteazkenean, 14:00etan amaituko da; izena emateko, idatzi visitas.rozalejo@navarra.es helbidera. Mesedez, adierazi zure izen-abizenak, eskatutako sarrera kopurua eta parte-hartzaileen adina. Plazak izen-emateak jasotzen diren ordenaren arabera esleituko dira.

PieDePagina

Nabarreria Kalea 17 - 31001 Iruña, Nafarroa.
Tel.: 848 426 522 | Emaila: pazyconvivencia@navarra.es