You were redirected to http://www.navarra.es/eu/web/rozalejo/lankidetzak .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

Lankidetzak - Rozalejo

Rozalejo, Nafarroako Memoria eta Bizikidetza Gunea, akordio formalen edo harreman profesionalen bidez lortutako itun eta sinergien ekosistema zabalago baten parte da, bai estatu mailan, bai nazioartean; horrez gain, tokiko elkarte-sarearekin eta Foru Komunitateko unibertsitate-zentroekin harreman zuzena du. Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak lankidetza instituzionala du Memoria Demokratikoko Estatu Idazkaritzarekin, baita Euskadiko eta Kataluniako erkidegoekin ere. 

Lankidetza-sareak Europa mailako hedapena ere badu. Hain zuzen ere, Nafarroako Gobernuaren memoria- eta bizikidetza-politika publikoak Europako Kontseiluak berak saritu ditu, Pirinioetako Lan Komunitatearen (MITHIC) Poctefa proiektu batean parte hartzen du eta Eurom erakundearekin ere badu harremana. Bokazio globala duten aliantza horiek, gainera, Atlantikoaren beste aldera hedatzen dira lankidetza formalen bidez: Txileko Memoriaren eta Giza Eskubideen Museoa eta Buenos Airesko Memoriaren Parkea edo Maiatzeko Plazako Amonak. Latinoamerikako beste herrialde batzuekin ere sarean lan egiten da AECIDen programaren testuinguruan.

PieDePagina

Nabarreria Kalea 17 - 31001 Iruña, Nafarroa.
Tel.: 848 426 522 | Emaila: pazyconvivencia@navarra.es