Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak Klimaren eta Energia Iraunkorraren aldeko ekintza plan edo estrategia bat garatu duten Nafarroako 156 tokiko erakundeak aintzatetsiko ditu

Ekitaldia Baluarte jauregian egingo da heldu den otsailaren 14an, “Nafarroak Klima aldaketari aurre” lelopean 

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak aintzatetsiko ditu Klimaren eta Energia Iraunkorraren aldeko Ekintza Plan edo estrategia bat garatu duten Nafarroako 156 tokiko erakundeak.

“Nafarroak, klima aldaketari aurre” lelopean egingo da aitorpen-ekitaldia heldu den otsailaren 14an Iruñeko Baluarte jauregian.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eta LIFE Nadaptako taldeak antolatu dute jardunaldia. Helburua da Klimaren eta Energia Iraunkorraren aldeko Ekintza Plan bat edo estrategia baliokide bat garatu duten Nafarroako udalerrien konpromisoa eta lana aitortzea.

Ekitaldian hainbat udalerritan martxan jarri dituzten ekintza planen adibide zehatzak jarriko dira, eta plan horiek ingurumenean duten eragin onuragarriaz hitz egingo da.

10-feb-2023 9:53:00