Eltxo tigreari aurre egiteko gomendio zenbait

Gakoa prebentzioa da, eltxoa ugaltzea eragotziz.

Eltxo tigrea Asiatik etorritako intsektu inbaditzailea da, munduan barna hedatu eta hedatu ari dena. Espainiar estatuan 2004an identifikatu zen lehenbiziko aldiz eta orduz geroztik hedatzen joan da. Nafarroan 2018an identifikatu zen. Eltxo beltz bat da, arrasto zuria du burutik toraxera, eta pintta zuriak hanketan eta sabelaldean.

Batez ere hiri eta herrietan bizi da, gehienetan egunez egoten da aktibo, eta toki ilunetan ezkutatzen da. Haren ziztadek ezongia sortzen dute, mingarriak izaten ahal direlakoz eta erreakzio alergikoa eragiten ahal dutelakoz. Eritasun batzuk transmititzen ahal dizkigute, hala nola dengea, chikungunya edo zika. Probabilitatea hagitz txikia bada ere, eltxo horren kontrola funtsezkoa da.
Nafarroan aztertzen ari gara haren presentzia Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) egindako lanari esker LIFE NAdapta proiketuan.


Nola lagundu eltxoei aurre egiten?

Gakoa prebentzioa da, eltxoa ugaltzea eragotziz.

  • Begiratu ez dela urik pilatu drainatze-eremuetan (estolda-zuloak eta estoldak), teilatuetako hodietan edo ureztatzeko ontzietan.
  • Ura kendu ontzietatik: tiestoen azpiko platerak, pitxerrak, pertzak, jostailuak, plastikozko igerilekuak, etab.
  • Erabiltzen ez direnean, putzuak eta igerilekuak olana (lona) batekin estali, baina zaindu olana horretan bertan ez dela urik pilatzen.
  • Bizpahiru egunetik behin garbitu etxeko animalien edateko ontziak.
  • Leihoetan, deposituetan, ontzietan eta abarretan eltxo oihalak erabiltzeak eltxoa sartzea eta arrautzak errutea galarazten ahal du.
02-may-2023 7:32:00