Ondare arkeologikoari eta gerra karlisten memoriari buruzko hitzaldi jardunaldia Karlismoaren Museoan

Jardunaldiari esker, XIX. mendeko gerra-testuinguruetan aplikatutako metodologia arkeologikoari buruzko ikerketen egungo egoera ezagutu ahal izango da. Gainera, parte-hartzaileek aldi baterako erakusketa ezagutu eta Abartzuzako gudu zelaia bisitatu ahal izango dute Iban Roldan komisarioaren eskutik.

Lanaldia


Martxoaren 16an, larunbata, izango da Karlismoaren Museoan eta honako programa hau izango du:
 

  • 10:30ean. Iban Roldan Bergaratxea (Arkeologian doktorea, UPV-EHU), "Nafarroako bigarren karlistaldian eraikitako paisaia militarraren lehen azterketa"
  • 11:00etan. Gorka Martín Etxebarria (Arkeologian doktorea, EHU) "Gatazka karlistaren ondarea Euskal Herrian eta Katalunian. Materialtasun bera, egoera desberdinak "
  • 11:30ean. Lourdes Herrasti (Aranzadi Zientzia Elkartea) "Hobi komunak eta gerrako zauriak XIX. mendean".
  • 12:00ean. Atsedenaldia
  • 12:30ean. Jeremy MacClancy (Oxford Brookes University) "Karlismo herrikoi digital baterantz"
  • 13:00ean. Nafarroako gerra karlisten arkeologiari buruzko mahai-ingurua, Iban Roldan (Arkeologian doktorea, EHU), Jesús García Gazólaz (Nafarroako Gobernuko Erregistro, Ondasun Higigarri eta Arkeologia Saileko arkeologoa) eta Deierriko, Villatuertako eta Abartzuzako udaletako ordezkarien partaidetzarekin.

Abartzuzako erakusketa eta gudu zelaira bisita

Igandean, martxoak 17, 10:00etan, bisita gidatua egingo da Lurrak hitz egingo balu... Nafarroako Bigarren Karlistaldiko arkeologia, bertako komisario Iban Roldan Bergaratxearekin.

Jarraian, interesa duten pertsonak Abartzuzako Foruen plazara joan ahal izango dira (beren ibilgailuan), udaletxearen ondora. Bertatik oinez hasiko da gudu-zelairako bidea, eta Iban Roldanek 1874an gertatutakoak azalduko ditu.

Jardunaldian eta bisita lagunduetan parte hartzea doakoa eta sarrera librekoa da, aldez aurretik 948 552 111 telefonoan erreserbatuta (asteartetik ostiralera, 10-14 eta 16-19 ordukoak).

Gogora dezagun aldi baterako erakusketa Karlismoaren Museoan bisita daitekeela, asteartetik larunbatera doan, 10-14 eta 16-19:00etan, eta igande eta jaiegunetan, 11-14:00etan.