Eva Lootz "Eraman garia okinari..." - Nafarroako Museoa
Eva Lootz "Eraman garia okinari..."
Nafarroako Museoko begiratokiaren fatxadaren gaineko proiekzio batean garatzen den ekintza artistikoa, urriaren 13ra arte
Artistak idatzitako letania antzeko bat aletzen duen proiekzioa da. Guk eta planetak bizi ditugun ziurgabetasunen eta mehatxuen aurrean, ikusleak etsia ez hartzera eta ez atsekabetzera animatzen ditu, eta bizia den guztiaren alderdi positiboekin konektatzeko ahaleginak egitera, sortzeko dagoen mundu honetan ekarpen guztiak onuragarriak direla jakinik.
Elkarrizketa artistari
Proiekzio jarraitua Nafarroako Museoko Behatokiaren fatxadan.
Bistaratze puntua: Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren aurreko lorategiak (Maiatzaren Bia kalea, 8)
Proiekzioa 20:30tik 22:30etara ikusgai
Eva Lootz-Artista bisuala
Hasieratik, materialen ezaugarriak eta haien inguruan garatutako zientzietan (metalurgia, hidraulika edo meatzaritza) izan du interesa, eta paisaian eta bilakaera historikoan duten eragina eta hizkuntzan duten arrastoa aztertu ditu. Bere azken proiektuen artean, nabarmentzekoak dira honako hauek: “Binomio, diálogo entre arte y ciencia”, Margarita Salasekin lankidetzan (CNIO, 2018), “Fonts vives” instalazioa Pollençako eliza museoan (2019) eta “El reverso de los monumentos y la agonía de las lenguas” erakusketa (Patio Herreriano Museoa eta Eskulturaren Museo Nazionala, 2020). Sari ugari jaso ditu, hala nola Arte Plastikoen Sari Nazionala. Lootzen obrak honako museo hauetan aurki daitezke: Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, MACBA, Chase Manhattan Bank, Juan March Fundazioa, Artium-Arte Garaikideko Euskal Museoa eta Patio Herreriano Museoa.