Azkar atera

Prestakuntza - NABI

Ibilbidea

Genero-berdintasuna politika publikoetan aplikatzeko prestakuntza-ibilbidea.

Administrazioko langileak pixkanaka eta etengabe gaitzeko tresna da, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna zeharkako balio gisa bermatzeko.

Haren helburua da berdintasunaren alorrean esku hartzeko erakunde-estrategia garatzen laguntzea, Nafarroako Foru Erkidegoan eraldaketa-prozesu bat finkatuz, haren administrazio-egintza guztiek eragin positiboa izan dezaten emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egiteko.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak (NAPI) genero-alorreko prestakuntza planifikatzen du, politika publikoetan genero-berdintasuna aplikatzeko prestakuntza-ibilbidean oinarrituta.