Azkar atera

You were redirected to http://www.navarra.es/eu/web/inai/gaiak/berditasuna-eta-politika-publioak/zeharkakotasuna .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

Zeharkakotasuna - NABI

Genero-zeharkakotasuna funtsezko metodologia da emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko. Helburua da politika publiko, programa eta jarduera guztietan genero-ikuspegia txertatzea, politika, programa eta jarduera horiek batzuengan eta besteengan izan ditzaketen eragin bereiziak aztertzeko. Horrela, egiturazko desberdintasunak identifikatu eta zuzendu nahi dira, berdintasun erreala eta eraginkorra sustatuz.

Ikuspegi horrek prozesu politikoak antolatzea, hobetzea eta ebaluatzea eskatzen du, berdintasun-ikuspegia jarduera-fase eta -maila guztietan ager dadin. Generoa zeharkakotzeak esan nahi du planifikatutako edozein ekintzak — arau, politika edo programa izan — emakumeengan eta gizonengan eremu guztietan dituen ondorioak kontuan hartzea.

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legeak printzipio hori finkatzen du Nafarroako botere publikoen jarduera-ardatz gisa eta berdintasunerako eskubidea bermatzeko funtsezko tresna gisa.

Estrategia hori gauzatzeko, mekanismo eta egitura espezifikoak ezartzen dira, politika eta ekintza publiko guztietan genero-ikuspegia txertatzen dela ziurtatzeko.