Nafarroatik atzerrira joandakoak eta haien ahaideak Nafarroara itzultzeko laguntzak

Oinarrizko informazioa

Honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak edo familia-unitateak:

  • Nafarroan jaioa izatea edo Espainiako azken auzotasun administratiboa Nafarroa izatea edo, Estatuko legeei jarraikiz, espainiartzat erregistratutako nafarren ondorengoen seme-alaba edo biloba izatea. Atzerritik Nafarroako edozein udalerritara itzuli izana edo itzultzeko asmoa izatea, denbora-muga honen barruan: 2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko azaroaren 16ra arte.
  • Itzuli ziren egunetik kontatzen hasita, atzerrian legez gutxienez urtebetez bizi izana, jada Nafarroara itzulita daudenen kasuan eta, itzuli nahi duten pertsonen kasuan, atzerrian gutxienez urtebete bizitzea, laguntzaren eskaera egin zen egunetik kontatzen hasita.
  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan adierazitako debeku-egoeretan ez egotea. Deialdi honen ondorioetarako, ez dira atzerrian bizi izandako denboratzat hartuko atzerrian egindako egonaldi laburrak, ikasle-mugikortasun, kanpamendu, opor, turismo edo antzeko arrazoi ludikoengatik egindakoak. Era berean, ez dira lanalditzat hartuko atzerrian egindako ikasketekin lotutako praktikak, edo boluntario gisa emandako zerbitzuak edo ordainsari ekonomikorik ez dakarren beste edozein.

Laguntza eskatzen den egunean itzulera dagoeneko gauzatu bada aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Eskabide-orria, kasu guztietan honako agiri hauekin batera aurkeztu beharko dena:

  • Eskatzailea nafar jatorrikoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa. Hori egiaztatzeko, zuzenbidez onartutako beste frogabide batzuk ukatu gabe, honako dokumentu hauetakoren bat aurkeztu beharko da:
    • Eskatzailearen NANa edo pasaportea edo jaiotza-ziurtagiria, eta hala badagokio, eskatzailearekin batera Nafarroara itzultzen diren familia-unitateko kideena (*).
    • Eskatzailearen errolda-ziurtagiria, zeinean adieraziko baita Nafarroan bizi izan dela gutxienez 10 urtez jarraian.
    • Familia-liburua edo antzeko dokumentazioa, frogatzen duena eskatzailea nafar jatorria duen herritar baten ondorengoa dela.
  • Atzerrian bizitzen daraman denbora frogatzen duen agiria. Hori egiaztatzeko, zuzenbidez onartutako beste frogabide batzuk ukatu gabe, honako dokumentu hauetakoren bat aurkeztuko da:
    • Eskatzailea zer herrialdetan bizi izan den, herrialde horretako edo horietako kontsulatuko matrikula-erregistroan inskribatuta egotearen ziurtagiria, edo bizileku ziurtagiria.
    • Lan bizitzaren edo ikasketen ziurtagiria, edo beste edozein agiri, ofiziala edo ez, baina aski erakusten duena eskatzailea atzerrian zenbat denboran bizi izan den.
    • Erroldatze-ziurtagiria, eskatzaileak eta, hala badagokie, onuradunek bizileku izanen duten Nafarroako udalerriko erroldan alta hartu izana egiaztatzen duena (*).
  • Nafarroara etortzeko gastuen zerrenda.
  • Aurreko urteko errentetatik datozen diru-sarrera guztien frogagiriak (jarduneko lanekoak, pentsioetakoak, kapitalekoak edo jardueretakoak), bai eskatzailearenak, baita bere kargura dituen familia-unitateko kide guztienak ere.
  • Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, ez bera, ezta harekin etorriko diren familia-unitateko kideak ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ageri diren dirulaguntzen onuradun izateko debekuetan ez daudela adierazten duena.
  • Eskatzailea bere kargura dituen pertsonekin itzultzen denean:
    • Eskatzailearen familia-liburua, edo halakorik ezean, zuzenbidez onartutako frogagiria, familia-unitatearen osaera egiaztatzen duena.

Laguntza eskatzen den egunean itzulera gauzatu ez baldin bada:

Eskabide-orria, kasu guztietan honako agiri hauekin batera aurkeztu beharko dena:

  • Eskatzailea nafar jatorrikoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa. Hori egiaztatzeko, zuzenbidez onartutako beste frogabide batzuk ukatu gabe, honako dokumentu hauetakoren bat aurkeztu beharko da:
    • Eskatzailearen NANa edo pasaportea edo jaiotza-ziurtagiria, eta hala badagokio, eskatzailearekin batera Nafarroara itzultzen diren familia-unitateko kideena.
    • Eskatzailearen errolda-ziurtagiria, zeinean adieraziko baita Nafarroan bizi izan dela gutxienez 10 urtez jarraian.
    • Familia-liburua edo antzeko dokumentazioa, frogatzen duena eskatzailea nafar jatorria duen herritar baten ondorengoa dela.
  • Atzerrian bizitzen daraman denbora frogatzen duen agiria. Hori egiaztatzeko, zuzenbidez onartutako beste frogabide batzuk ukatu gabe, honako dokumentu hauetakoren bat aurkeztuko da:
    • Eskatzailea zer herrialdetan bizi izan den, herrialde horretako edo horietako kontsulatuko matrikula-erregistroan inskribatuta egotearen ziurtagiria, edo bizileku ziurtagiria.
    • Lan bizitzaren edo ikasketen ziurtagiria, edo beste edozein agiri, ofiziala edo ez, baina aski erakusten duena eskatzailea atzerrian zenbat denboran bizi izan den.
  • Nafarroara itzultzeko bidaia noiz eginen den, gutxi gorabehera.
  • Nafarroara itzultzeko aurreikusten diren gastuen aurrekontua.
  • Aurreko urteko errentetatik datozen diru-sarrera guztien frogagiriak (jarduneko lanekoak, pentsioetakoak, kapitalekoak edo jardueretakoak), bai eskatzailearenak, baita bere kargura dituen familia-unitateko kide guztienak ere.
  • Eskatzailearen eta, hala badagokio, familia-unitatearen konpromisoa Nafarroako udalerri batean erroldatzeko, beranduenez, 2021eko azaroaren 16rako.
  • Eskatzailearen eta, hala badagokie, familia-unitateko bere kargurako kideen erantzukizunpeko adierazpena, zeinean adieraziko baita zer herrialdetatik itzuli nahi den eta Nafarroako zer udalerritan erroldatuko den.
  • Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, ez bera, ezta harekin etorriko diren familia-unitateko kideak ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ageri diren dirulaguntzen onuradun izateko debekuetan ez daudela adierazten duena.
  • Eskatzailea bere kargura dituen pertsonekin itzultzen denean:
    • Erantzukizunpeko adierazpena, zuzenean haren kargura dauden pertsonak nor diren adierazten duena.
    • Eskatzailearen familia-liburua, edo halakorik ezean, zuzenbidez onartutako frogagiria, familia-unitatearen osaera egiaztatzen duena.

Tramitazioa

Epea: 22/01/25 - 22/10/21

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitalarekin edo NAN elektronikoarekin
  • Cl@verekin

Laguntza, internet bidez tramitatzeko

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Epea: 22/03/11 - 22/11/04

Harremanetan jartzeko

Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusia
Kanpoan diren Herritarrekiko Harremanetarako Atala
Yanguas y Miranda 27, 1.a
31003 Iruña
Telefonoak: 848 42 52 53 / 848 42 60 91
Posta elektronikoa: next@navarra.es / relacionesciudadania@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Ayuda al retorno a Navarra de navarros y navarras emigrantes y de sus familiares

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time