Langile autonomoentzako dirulaguntzak laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko

Oinarrizko informazioa

Nafarroako langile autonomoak (norberaren konturakoak), pertsonak kontratatzen dituztenak:

  • 12 urtetik beherako seme-alabak edo bigarren mailarainoko odol-ahaidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko mendekotasuna duten senitartekoak zaintzeagatiko etenaldiaren kasuan haiek ordezteko.
  • 12 urtetik beherakoak etxean zaintzeko (seme-alabak, harreran edo tutoretzapean).

Laguntza 400 eurokoa izanen da, kontratazioaren hilabete bakoitzeko, 12 hilabetez gehienez ere.

Kontratazioa lanaldi partzialean egiten bada (gutxienez lanaldiaren % 50), dirulaguntza proportzioan gutxituko da.

Zenbatekoa % 10 handituko da kontratatutako pertsona emakumea bada.

Era berean, laguntza beste % 20 handituko da honako kasu hauetan:

  • Norberaren konturako langileak lan egiten badu 5.000 biztanle baino gutxiagoko udal errolda eguneratua duen udalerri batean.
  • Norberaren konturako langileak guraso bakarreko familia txartela indarrean duela egiaztatzen badu, Nafarroako Foru Komunitatean familia gurasobakarrak egiaztatzeari buruzko otsailaren 7ko 5/2019 Foru Legea aplikatuta.

Ehuneko horiek batzen ahalko dira.

Urteko gutxieneko ordainsari gordina (aparteko ordainsariak barne) kontratuan jaso beharko da, eta ezingo da izan lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoa.

Kontziliaziorako laguntzak liburuxka.

Dirulaguntza eskatzeko, ondorengo dokumentazioa erantsi behar da:

  • Dirulaguntza eskaera.
  • Jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta ematea.
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintzari jarduera etenda dagoela jakinarazteko dokumentua.
  • I. eranskina - Erantzukizunpeko adierazpena, dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legean aurreikusitako debekurik ez duela adierazteko.
  • II. eranskina - Ahaidetasunik ez dagoela dioen erantzukizunpeko aitorpena.
  • Sinatutako lan-kontratua.
  • Eskatzaileak bere kargura duen pertsonarekin duen familia-harremanaren egiaztagiria.
  • III. eranskina - Helburu bererako lortu edo eskatutako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen adierazpena edo, bestela, horrelakorik eskatu ez dela dioen adierazpen enpresa. Halaber, enpresa eskatzaileak idatziz jakinarazi beharko du laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eman zaizkiola edo berriz eskatu dituela, edo horren gainean sortzen ahal diren egoera berriak jakinarazi beharko ditu. Orobat, “de minimis” araubidearen barnean dauden adieraziko da.
  • Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera.

Tramitazioa

Epea: 23/03/31 - 23/11/30

Eskaera aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, kontratu harremana hasi eta biharamunetik hasita, baldin eta dagokion gastu baimena argitaratu bada. Bestela, hilabeteko epea izanen da, baimen hori ofizialki argitaratu eta biharamunetik hasita.

Urte bakoitzeko azaroaren 1etik aurrera egindako kontratazioen eskaerak hurrengo urtean aurkeztuko dira; hilabeteko epean, gastuaren baimena NAOn ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzua
Ekintzailetzaren eta Lan Autonomoaren Atala
Helbide elektronikoa: eva.ontoria.delcura@navarra.es

Erakunde arduraduna - Deialdia egin duena
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time