Landa eta hiri eremuetako emakumeei langutzeko programa martxan jartzeko dirulaguntzak

Dirulaguntzaren xedea da landa eta hiri eremuetako emakumeendako arreta pertsonalizatua sustatzen duten programak garatzea

Oinarrizko informazioa

  • Berezko nortasun juridikoa duten irabazi-asmorik gabeko entitateak, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:
    • Egoitza Nafarroako Foru Komunitatean izatea edo jarduerak bertan egitea deialdi hau argitaratu baino urtebete lehenagotik, gutxienez.
    • Legez eratuak izatea, bakoitzaren araudiaren arabera, eta, hortaz, nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasun osoa izatea eta dagokion erregistro publikoan inskribaturik egotea.
  • Nafarroako toki-erakundeak, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 2. 3. Artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Programen hartzaileak

Landa-eremuetako eta hiri-eremuetako emakumeei arreta pertsonalizatua emateko, banakako ibilbideak garatuko dira (informazioa, lan-arloko orientazioa, laguntza, aholkularitza, prestakuntza, lan-praktika eta, hala badagokio, mugikortasun geografikoa) enplegu-bilaketari eta zeharkako gaitasun eta trebetasunak sendotzeari begira.

Diruz lagundutako programak

  • Gaitasun eta enplegu digitalak garatzera bideratutako programak.
  • Honako arlo hauetara bideratutako programak: gaitasun eta enplegu berdeen garapena, ekonomia zirkularra, hondakinen tratamendua, energia aurrezpena edo efizientzia, energia berriztagarriak, garraioa eta mugikortasun jasangarria, uraren kudeaketa, birgaitzeak eta eraikuntza jasangarria eta baso zein nekazaritza aprobetxamenduak.
  • 5.000 biztanletik beherako udalerrietan garatutako programak.

Programaren edukia

Programa hauetan laneratzeari begirako banakako ibilbide pertsonalizatuak diseinatu eta abiatuko dira, izaera ezberdinetako ekintzak uztartuta: lan-arloko orientazioa, aholkularitza, informazioa, zeharkako gaitasun eta trebetasunak lortzea, laneratzea errazteko jarduketak eta lan bilaetan laguntza ematekoak. Horrela sendotuko dira, aldi berean, berdintasun eragingarria eta diskriminaziorik eza enplegurako sarbidean. Horrez gain, parte hartzen duten emakumeen %20k laneratzea lortu beharko dute, dela norberaren kontura dela besteren kontura.

Dirulaguntzaren zenbatekoa

Jaso beharreko zenbatekoa 8. oinarri arautzailean aurreikusitakoaren arabera arautuko da.

Instrukzioak eta tramitazioa

Prozeduraren instrukzioa eta tramitazioa Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lana Aktibatzeko eta Lurralde Koordinaziorako Zerbitzuari dagokio.

Laguntza hauek banakako ebaluazioaren bidez emanen dira, hau da, espedienteak tramitatu eta ebatziko dira eskaerak aurkezten diren ordenari jarraikiz eta aurrekontu-kreditua dagoen bitartean. Deialdi honetarako aurrekontu erabilgarria agortzen bada, eskaerak ezetsi eginen dira.

Dirulaguntzak emateko prozedura

Deialdi honetan ezarritako dirulaguntzak emateko, banakako ebaluazioaren araubidea erabiliko da. Prozedura hori Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen aurreikuspenekin eta oinarri arautzaile hauetan ezarritakoarekin bat etorriko da.

Eskaerak eta aurkezteko epea

Eskaerak aurkez daitezke oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

Dirulaguntzaren eskaera

“Eskatu” botoiaren bidez bete behar da eta dokumentazio hau izan behar du:

  • Dirulaguntzaren eskaera (I eranskina).
  • Gizarteratzeko programa integratuaren deskripzio-memoria (II eranskina).
  • Adierazpen bat, Suspertze, Eraldatze eta Erresilentzia Planaren jarduketak gauzatzeko konpromisoari buruzkoa (III eranskina).
  • Datuen lagapenari eta tratamenduari buruzko adierazpena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilentzia Planaren jarduketak gauzatzeari loturik (IV eranskina).
  • 663E/2024 Ebazpena, 2024ko gastua baimendu eta oinarri arautzaileak aldatzen dituena.
  • Akats zuzenketa DDBN identifikazioan.
  • 25408E/2022 Ebazpena, 2023ko gastua baimendu eta oinarri arautzaileak aldatzen dituena.
  • 10764E/2022 Ebazpena, zeinaren bidez aldatzen baita 1316E/2022 Ebazpena.
  • 1316E/2022 Ebazpena, deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena.
  • 11/2015 Foru Legea, Dirulaguntzei buruzkoa.
  • Orden HFP/1030/2021, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana kudeatzeko sistema eratzen duena.
  • Orden HFP/1031/2021, Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana kudeatzeko sistema eratzen duen Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana osatzen duten elementuen aurrekontu- eta kontabilitate-betearazpenaren eta mugarrien eta helburuen betetze-mailaren jarraipena egiteko Estatuko, Autonomia Erkidegoko eta Tokiko Sektore Publikoko Entitateek eman beharreko informazioaren prozedura eta formatua ezartzen dituena.
  • 5/2018 Foru Legea, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa.
  • 2016/679 (EB) Erregelamendua eta 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

Tramitazioa

Epea: 24/02/29 - 25/09/30

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 24/06/04 - 24/10/31

Laguntza ematen denetik hilabeteko epean, erakundeak gardentasunari buruzko adierazpena egin beharko du.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 23/02/01 - 24/10/31

Jarraibideak:

13.2 oinarriari jarraikiz, hasierako komunikazioan honako hauek aurkeztu beharko dira:

  • Proiektuan zehar egin beharreko jardueraren plangintza eta egutegi zehatza.
  • Enpresaren erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 13. eta 15. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen dituela adierazten duena Anexo V.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 23/01/18 - 25/09/30

Jarraibideak:

Euskarri-zenbakiaren jarraibideak.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 23/01/26 - 25/12/31

Jarraibideak:

Konturako ordainketa:

Azken justifikazioa:

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Lan Aktibaziorako eta Lurralde Koordinaziorako Zerbitzua
Orientazio Atala
Telefonoa: 848 42 16 65
Posta elektronikoa: orientacion@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Subvención para apoyo a mujeres en los ámbitos rural y urbano (MRR)

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time