Kotizazio gabeko erretiro pentsioen kenkariaren aurrerakina, errenta bermatua jasotzen duten pertsonentzat

Oinarrizko prestazio ekonomikoa, aldizkakoa eta beste edozein baliabide edo prestazioren osagarria

Oinarrizko informazioa

Oinarrizko beharrak beteta ez dituztenak, baldintza hauek konplitzen badituzte:

  • Kotizazio gabeko erretiro pentsioa jasotzea eskaera egiten denean.
  • Errenta bermatua aitortua izateko eskubidea ez erabiltzea edo erabili ezin izatea pentsiodunaren familia-unitatea osatzen duten pertsonetako edozeinek.
  • Errenta bermatua jasotzeko eskatzen diren baldintzak betetzea. Hauek dira:
    • Nafarroako Foru Komunitatean bizitzea, eskaera aurkezten den data baino bi urte lehenagotik gutxienez, edo urtebete, familia-unitatean adingabeak, mendekoak edo % 65etik gorako desgaitasuna duten pertsonak badaude.
    • Oinarrizko beharrei aurre egiteko adina oinarrizko baliabide ez izatea. Ulertzen da behar adina baliabide ez dagoela baldin eta eskatzen duenaren eta familia-unitateko gainerako kideen gaitasun ekonomikoa, batera, txikiagoa bada unitate horri dagokion errenta bermatuaren zenbatekoa baino. Honako hauek zehazten dute gaitasun ekonomikoa: azken sei hilabeteetan lortutako diru-sarrerek, egungo diru-sarrerek eta ondareak.
    • Edozein administrazio eskuduni aldez aurretik eskatu izana legozkiokeen prestazioak, pentsioak edo sorospenak, edozein motatakoak; baita mantenu eta/edo konpentsazioko pentsioak ezarri eta ordaintzeko zuzenbide-akzioak baliatzea ere.

Eskatzailea eta familia-unitatea:

Prestazioa jasotzeko eskubidea eta horren zenbatekoa zehazteko, eskatzailearen familia-unitate osoa hartuko da kontuan.

Zenbatekoa zehaztea:

Errenta bermatuaren zenbatekoa izanen da familia-unitateko kide kopuruaren arabera ezarritako zenbatekotik eta familia-unitateak hilero jasotzen dituen diru-sarreretara doan aldea.

Gaitasun ekonomikoa:

Kontuan hartuko dira eskaeraren aurreko 6 hilabeteetako diru-sarrerak, egungo diru-sarrerak eta ondasun higigarriak eta higiezinak, familia-unitateko edozein kidek dituenak, muga honekin:

2022eko zenbatekoak:

  • Kide 1eko familia-unitatea: 658,37€
  • 2 kide: 888,81€
  • 3 kide: 1.053,39€
  • 4 kide: 1.152,15€ 
  • 5 kide: 11.250,90€
  • 6 kide edo gehiago: 1.316,74€

Prozeduraren urratsak:

Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuak egiaztatuko du interesdunak baldintzak betetzen dituen, eta horren arabera aldeko txostena emanen du, edo ez.

  • Errenta bermatua lehen aldiz eskatzen duten familia-unitateei informazioa eta orientazioa emanen zaie oinarrizko gizarte zerbitzuetatik, gizarteratze prozesu pertsonalizatu baterako eskubidea baliatu ahal izan dezaten.
  • Familia-unitateak urtebetetik gorako epe etengabe batean jaso baldin badu errenta bermatua, eta aldaketarik izan ez bada jasotzen duen errentan bere egoera ekonomikoaren aldaketaren ondorioz, gizarteratze prozesu pertsonalizatua egin beharko da, haren gizarteratze aktiboa sustatzeko eta bultzatzeko.
  • Bi urtez gutxienez jaso badu errenta bermatua, dagokion administrazio publikoak aukera bat eskaini beharko dio, gutxienez, parte hartzeko enplegu sozial babestuko programa batean edo enplegu eta/edo prestakuntzako beste aukera batean.​​​​​​
  • Eskabidea berariazko inprimakian, behar bezala betea eta interesdunak sinatua.
  • Eskatzailearen NANaren/AIZren fotokopia, edo nortasuna eta legezko bizilekua frogatzen dituen dokumentazioarena, eta hala badagokio, familia-unitateko kide guztien pasaportea.
  • Familia liburua edo horren baliokidea den dokumentua, jatorria atzerrian dutenen kasuan.
  • Erroldatze- eta bizikidetza-txartela, Nafarroan bizi izana egiaztatzen duena eta helbide berean bizi diren pertsona guztiak jasotzen dituena.
  • Eskatzailearen eta familia-unitateko pertsona guztien diru-sarrerak eta ondarea agiri bidez justifikatzea:
    • Besteren konturako langileen kasuan: lan-kontratua eta azken 6 nominak.
    • Norberaren konturako langileen kasuan (autonomoak): PFEZaren ordainketa zatikatuaren aitorpena, eskabidea egin aurreko azken bi hiruhilekoei dagokiena, eta, halaber, azken seihilekoko diru-sarreren eta gastuen balantzea.
  • Kotizaziopeko pentsioen frogagiriak
  • Errentamendu-kontratua, errentamenduetatik datozen diru-sarrerak justifikatzeko.
  • Ohiz kanpoko beste diru-sarrera batzuk (herentziak eta legatuak, kalte-ordainak kaleratzeagatik edo bestelako egoera batengatik, etab.): diru-sarreraren frogagiria, agiri ofizialarekin batera.
  • Titular diren kontu guztien egungo saldoa jasotzen duen banku-ziurtagiria.
  • Banantze- edo dibortzio-kasuetan: banantzeko demanda edo epai irmoa, baldin eta badute, edo tramitearen hasieraren frogagiria, hala badagokio, hitzarmen arauemailea edo tramitearen hasieraren frogagiria.
  • Dokumentu guztiak nahitaezkoak dira jasota ez badaude Eskubide Sozialetako Departamentuaren espedienteetan.

BETEBEHARRAK

  • Bizitokia Nafarroan izatea, jarraian eta egiazki, prestazioa jasotzen den denbora guztian.
  • Prestazioa jasotzen den aldi osoan, eskatzaileari nahiz familia unitateko edozein kideri legozkiokeen prestazio ekonomikoetarako eskubide oroz baliaraztea.
  • Aldaketarik izanez gero kenkaria emateko kontuan hartu ziren unitate jasotzaileen ezaugarrietan, haren berri ematea gertatu eta hamabost egun balioduneko epean.
  • Ohiko helbidea aldatuz gero, haren berri ematea gertatu eta hamabost egun balioduneko epean.
  • Bidegabeki jasotako ordainketak itzultzea.
  • 110/2017 Foru Dekretua alarguntza pentsioen eta kotizazio gabeko erretiro pentsioen gaineko kenkariaren ordainketa aurreratua arautzen duena. 
  • 15/2016 Foru legea gizarteratzeko eta errenta bermatutako eskubideak arautzen dituena.
  • 4/2008 Legegintzako Foru Dekretua Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena.
  • 6/2017 Foru Legea, hein batean aldatzen duena Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bategina, zeina ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi baitzen.

Tramitazioa

Epea: Urte osoan zabalik

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitalarekin edo NAN elektronikoarekin
  • Cl@verekin

Laguntza, internet bidez tramitatzeko

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Ahal bada, aurkeztuko dira

  • Eskubide Sozialetako Departamentuan (González Tablas kalea, 7, Iruña).
  • Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak.

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Eskubide Sozialetako Departamentua
González Tablas kalea, 7
31005 Iruña
Telefonoak: 902 165 170 eta 848 426 900
Faxa: 948 240 108
Helbide elektronikoa: info.derechossociales@navarra.es 

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time