Kenkaria sozietateen gaineko zergan ekoizpen zinematografikoetan eta ikus-entzunezko serieetan egindako inbertsioengatik

Oinarrizko informazioa

Espainiako film luze zinematografikoak eta ikus-entzunezko serieak (fikziozkoak, animaziozkoak edo dokumentalak) ekoizteko inbertsioak egiten dituzten ekoiztetxeentzat, inbertsio horiek euskarri fisiko bat egitea ahalbidetzen dutenean seriean egiteko ekoizpen industrialaren aurretik.

Ekoizpen zinematografikoetan eta ikus-entzunezko lanetan egindako inbertsioengatiko kenkaria aplikatzeko prozedura.

Prozedura honek bi fase ditu:

1. FASEA

  • Kenkariaren baldintzak betetzeari buruzko aurretiazko txostena, zergadunak bere aitorpen likidazioan sortutako kenkaria kontsignatu dezan.
  • Txostena eskatu ondoren, zergadunak sortutako kenkaria kontsignatzen ahalko du bere aitorpen likidazioan.
  • Kultura Zuzendaritza Nagusiak txostena emanen du hiru hilabeteko epean, eskaera aurkeztu zenetik zenbatzen hasita. Txosten horretan adieraziko da ea proiektuak betetzen dituen Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 65.1 artikuluko kenkaria egiteko eskubidea izateko baldintzak. Halaber, zehaztu beharko du zer ekoizpen mota den, % 35eko edo % 40ko kenkaria aplikatu behar den jakiteko.

2. FASEA

  • Egindako inbertsioa balidatzea eta kenkariaren oinarria zehaztea.
  • Nazionalitate ziurtagiria eskatu eta sei hilabeteko epean, zergadunak inbertsioaren justifikazioa aurkeztu beharko du, bai eta kenkaria egiaztatzeko ezarritako gainerako betekizunak betetzearen justifikazioa ere.
  • Kulturaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiak, kenkaria justifikatzen duen dokumentazioa aurkezten denetik 6 hilabeteko epean, ebazpena eman eta jakinaraziko du. Ebazpen horretan, kenkariaren oinarria zehaztuko du, kontuan hartuta ekoiztetxearen inbertsioa eta Nafarroako lurraldean eginiko gastuak, bai eta inbertsioak finantzatzeko jasotako dirulaguntzak ere.

INFORMAZIO MATERIALA:

1. FASEA

2. FASEA

Tramitazioa

Epea: Urte osoan zabalik

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitalarekin edo NAN elektronikoarekin
  • Cl@verekin

Laguntza, internet bidez tramitatzeko

Harremanetan jartzeko

Kultura eta Kirol Departamentua
Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atala
Navarreria kalea, 39
31001 Iruñea (Nafarroa)
Telefonoak: 848 433 505 / 848 424 758
Helbide elektronikoa: validacion.incentivo.audiovisual@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time