Irakasleen aldi baterako kontratazioa: indarrean dauden zerrendak eta eguneroko esleipenak 2021-2022

Oinarrizko informazioa

Irakasle lanpostuetan aritu daitezkeen aldi baterako kontrataziorako izangaiak.

Fitxa honetan informazio hau argitaratuko da:

  • 2021-2022 ikasturtean indarrean dauden aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak.
  • Egunez egun irakasleei esleitzen zaizkien kontratuak, Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxeetan zerbitzuak emateko.

Kontratatu berriek eskainitako lanpostuetako bat onartu eta gero, dagokien dokumentazioa bete eta posta elektronikoaren bidez igorri beharko dute contratoseducacion@navarra.es helbidera; zehazki, honako agiri hauek:

  • Datu pertsonalen inprimakia, kontrataziorako eta nominarako.
  • Eguneratutako sexu delituen egileen erregistro nagusiaren ziurtagiri negatiboa edo sinatutako baimen-inprimakia sexu delituen egileen erregistro nagusiaren ziurtagiri negatiborako.
  • NANaren fotokopia
  • Eskatzen den tituluaren fotokopia (bakarrik Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren zerrenden bidez kontratatutako izangaientzat)

Hezkuntza Departamentuaren Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalerako: Bizitza eta istripu aseguruen polizetarako datuen inprimakia (gaztelera/euskara). Inprimaki hori behar bezala beteta aurkeztu beharko da, ahal dela telematikoki, Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, edo Nafarroako Gobernuaren edozen erregistro-bulegotan, eta Hezkuntza Departamentuko Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalera zuzenduta.

Aseguruen polizari buruzko informazio oharra.

37/2020 Foru Agindua, apirilaren 8koa, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten dituena.

1607/2021 Ebazpena, ekainaren 8koa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntzako kontseilariak emandako apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskina aldatzen duena. Foru Agindu horrek onesten du zer arauren bidez kudeatu behar diren izangai zerrendak Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko.

1115/2021 Ebazpena, apirilaren 22koa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntzako kontseilariak emandako apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskina aldatzen duena. Foru Agindu horrek onesten du zer arauren bidez kudeatu behar diren izangai zerrendak Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko.

1238/2021 Ebazpena, maiatzaren 5ekoa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntzako kontseilariak emandako apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskina aldatzen duena. Foru Agindu horrek onesten du zer arauren bidez kudeatu behar diren izangai zerrendak Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko. 

32/2013 Foru Agindua, martxoaren 11koa, irakasleek frogatu ditzaketen berariazko eskakizunak zehaztu eta hura egiaztatzeko prozedura ezartzen duena.

2343/2018 Ebazpena, uztailaren 18koa, zeinaren bidez ezartzen baita zein den prozedura prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa frogatu dezaten prestakuntza hori ez izateagatik baztertu direnek, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuekin irakasle postuetan aritzeko izangaien zerrendei dagokienez

Emaitzak

2021/2022 IKASTURTERAKO INDARREAN DAUDEN BEHIN-BETIKO ZERRENDAK. OPOSAKETARA DEITU DIREN ESPEZIALITATEAK

289/2021 Ebazpena, abuztuaren 24koa, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuaren Zuzendariarena, oposaketara deitu diren espezialitateen aldi baterako kontrataziorako izangaien behin-betiko zerrendak onetsi eta argitara ematen dituena.

  • Eranskina: aldi baterako kontrataziorako izangaien behin-betiko zerrendak.
  • Erreklamazio akta.

2021/2022 IKASTURTERAKO INDARREAN DAUDEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK. OPOSAKETARA DEITU DIREN ESPEZIALITATEAK

287/2021 Ebazpena, abuztuaren 18koa, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuaren Zuzendariarena, oposaketara deitu diren espezialitateen aldi baterako kontrataziorako izangaien behin-behineko zerrendak onetsi eta argitara ematen dituena.

  • Eranskina: aldi baterako kontrataziorako izangaien behin-behineko zerrendak.

 

2021/2022 IKASTURTERAKO INDARREAN DAUDEN BEHIN-BETIKO ZERRENDAK. OPOSAKETARA DEITU EZ DIREN ESPEZIALITATEAK

230/2021 Ebazpena, ekainaren 22koa, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuaren Zuzendariarena, oposaketara deitu ez diren aldi baterako kontrataziorako izangaien behin-betiko zerrendak onetsi eta argitara ematen dituena.

2021/2022 IKASTURTERAKO INDARREAN DAUDEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK. OPOSAKETARA DEITU EZ DIREN ESPEZIALITATEAK

215/2021 Ebazpena, ekainaren 16koa, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuaren Zuzendariarena, oposaketara deitu ez diren aldi baterako kontrataziorako izangaien behin-behineko zerrendak onetsi eta argitara ematen dituena.

  • Eranskina: aldi baterako kontrataziorako izangaien behin-behineko zerrendak.

 

EGUNEROKO ESLEIPENAK

Harremanetan jartzeko

Argibide eta Agiri Bulegoa
Telefonoak: 848 42 65 16 / 848 42 66 16 / 848 42 64 00

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time