Generazinema Jaialdiak 2024

Zinemagintzako jaialdi eta lehiaketak antolatzeko enpresa eta profesionalentzako laguntzak

Oinarrizko informazioa

  • Pertsona fisikoak, Nafarroako Foru Komunitatekoak direnak edo gutxienez 2023ko urtarrilaren 1etik Nafarroako Foru Komunitatean erroldaturik daudenak.
  • Merkataritzako sozietateak, sozietate zibilak, ondasun erkidegoak edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereiziko unitate, nortasun juridikorik gabea. Entitate horiek egoitza soziala Nafarroako Foru Komunitatean izan behar dute, eta jarduera bertan egin, gutxienez 2023ko urtarrilaren 1etik.
  • Elkarteak, fundazioak eta irabazi-asmorik gabeko gainerako entitateak. Entitate horiek egoitza soziala Nafarroako Foru Komunitatean izan behar dute, eta jarduera bertan egin, gutxienez 2023ko urtarrilaren 1etik.

Deialdi honen xedea da Nafarroan 2023eko azaroaren 1etik 2024ko urriaren 31 arte (biak barne) egiten diren Zinemagintzako jaialdi eta lehiaketak antolatzeko enpresa eta profesionalentzako laguntzak arautzea.

45.000 euro izango ditu guztira.

Kontsultatu: Deialdiaren oinarriak.

Eskaera-fasea:

 

Emakida-fasea (pertsona edo erakunde onuradunak bakarrik):

Justifikazioa-fasea (pertsona edo erakunde onuradunak bakarrik):

 

Nola aurkeztu Erregistro Orokor Elektronikoan (Ikus-entzunezko Proiektuen eta Digitalen Atala).

Tramitazioa

Epea: 24/09/01 - 24/09/30

Azken eguna: 2024ko irailaren 30 (egun hori barne).

Jarraibideak:

Entitate edo pertsona onuradunak bakarrik:

  • Konturako ordainketa bat egiten ahalko da, erakunde onuradunak diruz lagundutako jarduera egin duela justifikatu ondoren.
  • 11.1.2 oinarrian (Konturako ordainketa) eskatutako dokumentazioa erantsi beharko da:​​​​​​
    • V. eranskina (Konturako ordainketa).
    • Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda EXCEL formatuan igorriko da, V. eranskineko eranskina erabilita (Konturako ordainketaren eskaera).
    • Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak, aurreko zerrendaren arabera ordenatuta, PDF formatuan.
    • Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 24/09/17 - 24/10/31

Azken eguna 2024ko urriaren 31 (egun hori barne).

Jarraibideak:

  • a) IV. eranskina (Kostuari eta finantzaketari buruzko adierazpena) EXCEL formatuan, gastua justifikatzeko prozesuarekin lotutako informazioa jasotzen duena.
  • b) Dirulaguntzaren xedea bete dela frogatzen duten gastu guztien faktura eta frogagiriak. Faktura guztiak, dagozkien ordainagiriekin batera, PDF formatuko artxibo batean sartuko dira, aurreko apartatuko faktura zerrendaren arabera modu korrelatiboan ordenatuta.
  • c) Egindako jarduera azaltzen duen memoria bat. Bertan, filmen emanaldiei eta programatutako jarduera guztiei buruzko informazioa jasoko da eta, ahal den neurrian, bertaratutakoen adinaren eta sexuaren arabera segmentatutako bertaratze datuak. Halaber, memoriak izan beharko du proiektuaren gauzatzeari buruzko ebaluazio txostena, non adieraziko baita proiektuaren alderdiak noraino bete diren, hasieran aurkeztutako deskripzio-memorian jasotakoarekin alderatuta. Jasangarritasuna eta kontziliazioa errazteko neurriak hartu badira, horiei buruzko informazioa sartu beharko da.
  • d) Generoari buruzko memoria, honako datu hauek jasoko dituena: ikus VI. eranskina.
  • e) Sustapenerako eta/edo publizitaterako elementu inprimatuak, eta/edo zabalkundea egiteko erabili diren web-orrietarako estekak.
  • f) Dirulaguntzaren xedeko jarduerarako jaso dituzten beste diru-sarrera batzuk justifikatzeko dokumentazioa.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

145E/2024 Ebazpena, deialdia ebazten duena.

Harremanetan jartzeko

Ikus-entzunezko Proiektuen eta Digitalen Atala
Telefonoak: 848 424 758 / 848 424 674
Posta elektronikoa: cine@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.