Ehiza-hegaztiak dira falkoniformeen eta strigiformeen ordenetako eguneko zein gaueko hegazti harrapari guztiak, gatibu gordetzen direnak ehizan baliatzeko.
Hegazti harrapari batekin ehizatzeko, hegazti horren titularrak gainerako ehiztarien baldintza berberak bete beharko ditu. Gainera, modalitate horretan, beharrezkoa da erabilitako hegaztien erregistro-ziurtagiria edukitzea.
Askatzen diren hegazti harrapari guztiek fitxatuta egon beharko dute, eta irrati-telemetria bidezko bilaketa-sistema bat izan beharko dute.