Erasmus + Gazteria

Europar Batasunaren programa honek laguntza ematen die gazte guztiei hezkuntza formalaren eta ez-formalaren esparruan.

Oinarrizko informazioa

Programan parte hartzeko bi modu daude:

  • Erakunde parte-hartzaileak (parte-hartzaileen ordezkari gisa aurkezten eta kudeatzen dituzte proiektuak):
    • GKE bat
    • Irabazi asmorik gabeko elkarte edo erakunde bat
    • Europako gazte GKE bat
    • Gizarte-arloko enpresa bat
    • Toki, eskualde edo nazio mailako erakunde publiko bat
    • Elkartu gabeko gazte talde bat (kasu honetan, taldeko kideetako batek ordezkari rola hartzen du bere gain, taldearen izenean jarduteko)
    • Irabazi asmoa duten organo bat, enpresa-arloko gizarte-erantzukizunari lotuta jardun aktiboa duena
  • Parte-hartzaileak (erakunde parte-hartzaileek aurkeztutako proiektuetan parte hartzen duten pertsona fisikoak), gutxieneko eta gehieneko adinak:
    • Gazteen trukeak (Funtsezko ekintza 1): 13-30 urte
    • Gazteriaren arloan lan egiten duten pertsonak (Funtsezko ekintza 1): adinez nagusiak diren pertsonak
    • Gazteen partaidetza (Funtsezko ekintza 1): 13-30 urte
    • DiscoverEu Inclusion Action (Funtsezko ekintza 1): 18 urteko gazteak, aukera gutxi dituztenak

Gazteriaren arloko proiektu garrantzitsuetan, hartzaile nagusiak hauek dira: 13 urtetik 30era bitarteko gazteak, gazteriaren arloko langileak eta esparru horretan diharduten erakundeetako kideak.

Erasmus+ hezkuntzaren, prestakuntzaren, gazteriaren eta kirolaren arloko Europar Batasunaren programa da.

Erasmus+ Gazteria programak laguntza ematen die gazte guztiei hezkuntza formalaren eta ez-formalaren esparruan. Programaren bitartez, beren garapen pertsonal eta profesionalerako oinarrizko gaitasunak lortzen dituzte gazteek.

  • 1. ekintza. Pertsonen hezkuntza-arloko mugikortasuna:
    • Gazteen mugikortasuna: gazteen trukeak
    • Langileen mugikortasuna gazteriaren arloan
    • Gazteen parte-hartzea
    • DiscoverEu: gizarteratze-ekintzak
  • 2. ekintza. Erakunde eta instituzioen arteko lankidetza:
    • Lankidetza elkarteak
    • Eskala txikiko elkarteak
  • 3. ekintza. Politiken garapena eta lankidetza babestea

Argibide gehiago:

  • Esteka honetan erregistratzea.
  • Sartzeko plataforman, online inprimakia betetzea.

817/2021 (EB) Erregelamendua, maiatzaren 20koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Gazte Mugikortasunerako Bulegoa
Harremanetarako pertsona: Raquel
Telefonoa: 848 42 03 39
Posta elektronikoa: programaseuropeos@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time