Besteren konturako langileei dirulaguntzak ematea, lan-bizitza eta familia bateragarri egiten laguntzeko, kontratazio bidez

Oinarrizko informazioa

Besteren konturako langileak, Nafarroako Foru Komunitatean, familiaren bizilekuan, 12 urtetik beherako seme-alabak zaintzeko pertsona bat kontratatzen dutenak.

Ardurapeko 12 urtetik beherako adingabetzat hartzen dira seme-alabak eta tutoretzapean edo familia-harreran dauden adingabeak, harrera iraunkorra izan edo adopzioaren aurrekoa izan. Eskatzaileak dirulaguntza hartzeko eskubidea izanen du bere ardurapean duen adingabe bakoitzeko.

Dirulaguntzaren zenbatekoa:

Laguntza 400 eurokoa izanen da, kontratazio-hilabete bakoitzeko; 12 hilabetez, gehienez ere.

Kontratazioa lanaldi partzialean egiten bada, dirulaguntza proportzionalki gutxiagotuko da.

Laguntzen zenbatekoa % 20 handituko da honako kasu hauetan:

  • Kontratatzen den pertsonak lan eginen duen etxea 5.000 biztanle baino gutxiago dituen udalerri batean badago, udal errolda eguneratuaren arabera.
  • Eskatzaileak guraso bakarreko familia txartela indarrean duela egiaztatzen badu, Nafarroako Foru Komunitatean familia gurasobakarrak egiaztatzeari buruzko otsailaren 7ko 5/2019 Foru Legea aplikatuta.

Ehuneko horiek batu daitezke.

Egin beharreko kontratuari dagokionez:

  • Kontratatzen den pertsonari alta emanen zaio Gizarte Segurantzan dagokion araubidean.
  • Kontratatzen den pertsonak, kontratazioa egiten den egunean, lan gabe egon beharko du, eta lan eskatzaile gisa inskribaturik Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren menpeko enplegu agentziaren batean.
  • Lanaldi partziala ezarriz gero, gutxienez lanaldi osoaren % 50 izan beharko da.
  • Urteko gutxieneko lansari gordina (aparteko pagak barne) kontratuan agertu beharko da, eta ez da lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoa izanen. Lan eginen den etxearen helbidea ere kontratuan agertu beharko da.
  • Ez da diruz lagungarria izanen enplegatzailearen ezkontidea edo izatezko bikotekidea kontratatzea, ez eta haren aurreko edo ondorengo ahaideak, lehenengo edo bigarren mailako odol edo ezkontza bidezkoak.

Kontziliaziorako laguntzak liburuxka.

Dirulaguntza eskatzeko agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • I. eranskina - Erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legean aurreikusitako debekurik ez duela adierazten duena.
  • II. eranskina - Ahaidetasunik ez dagoela adierazten duen zinpeko adierazpena, deialdi honen 2.2 oinarriarekin bat.
  • Sinatutako lan kontratua.
  • Eskatzaileak ardurapeko pertsonarekin duen ahaidetasunezko lotura egiaztatzeko agiria.
  • III. eranskina - Helburu bererako lortu edo eskatutako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen adierazpena edo, bestela, horrelakorik eskatu ez dela dioen berariazko adierazpena.

Aurretik Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarik jaso ez bada, zure kontua erregistra dezakezu, ordainketa Kontuen eta ordainketen kontsulta webgunearen bidez jasotzeko.

Tramitazioa

Epea: 24/05/29 - 24/10/31

Eskaera aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, kontratu-harremana hasi eta biharamunetik hasita, baldin eta gastuaren baimena argitaratu bada. Bestela, epea hilabetekoa izanen da baimen hori ofizialki argitaratu eta biharamunetik hasita.

Urte bakoitzeko azaroaren 1etik aurrera egindako kontratazioei dagozkien eskaerak hurrengo urtean aurkeztuko dira, hilabeteko epean, gastuaren baimena ofizialki argitaratu eta biharamunetik hasita.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzua
Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako Atala
Telefonoak: 848 424 444 / 848 424 459
Posta elektronikoa: conciliaciontrabajadores@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time