Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan (NNUE) erregistratutako nekazariak eta abeltzainak, baldin eta beren ustiategiko nekazaritza-produktuak zuzeneko salmentaren bidez merkaturatzen badituzte, dela ekoizpen primarioko produktuak, dela beren ustiategietan bakarrik lortutako lehengai nagusiak prestatu edo eraldatzeko prozesuetatik eratorritakoak.
Nekazaritzako ustiategiari lotutako nekazaritzako elikagaien artisau-enpresak, nekazaritzako produktuak eta elikagaiak zuzeneko salmentaren bidez merkaturatzen dituztenak, baldin eta lehengaia Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan (NNUE) inskribatutako beren ustiategitik badator.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Eskabideak jasotzea.
Hala badagokio, erroldan sartzea eta operadoreari jakinaraztea esleitutako inskripzio-identifikatzailea eta merkaturatze-modalitate horrek biltzen dituen elikagai-jarduerak.
Errolda eguneratua argitaratzea Nafarroako Gobernuaren webgunean, kontsumitzaile eta ekoizleei produktuak zuzenean merkaturatzea errazteko.
Araudia keyboard_arrow_down
107/2014 Foru Dekretua, Nafarroan nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiei lotutako produktuen salmenta zuzena arautzen duen apirilaren 20ko 8/2010 Foru Legea garatzen duena.
8/2010 Foru Legea, Nafarroan nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiei lotutako produktuen salmenta zuzena arautzen duena.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren urriaren 25eko 1169/2011 (EB) Erregelamendua, elikagaien inguruan kontsumitzaileei ematen zaien informazioari buruzkoa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1924/2006 eta 1925/2006 (EE) erregelamenduak aldatzen dituena eta honako arau hauek indargabetzen dituena: Batzordearen 87/250/EEE Zuzentaraua, Kontseiluaren 90/946/EEE Zuzentaraua, Batzordearen 1999/10/EE Zuzentaraua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000/13/EE Zuzentaraua, Batzordearen 2002/67/EE eta 2008/5/EE zuzentarauak eta Batzordearen 608/2004 (EE) Erregelamendua.
10/1990 Foru Legea, Nafarroako Osasunari buruzkoa. (Apirilaren 6ko 6/2010 Foru Legeak aldatua; foru lege horrek zenbait foru lege aldatzen ditu barne merkatuko zerbitzuei buruzko 2006/123/EE Zuzentaraura egokitzeko xedez).
191/2011 Errege Dekretua, Elikagai-enpresen eta Elikagaien Osasun Erregistro Orokorrari buruzkoa.
23/2013 Foru Dekretua, fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onesten duena.
Tramitazioa
Erroldan inskribatutako pertsonen urteko salmenten aitorpena keyboard_arrow_down
Epea:
Urtero, erroldan inskribatutako nekazariek eta abeltzainek urteko salmenten aitorpena aurkeztu behar dute, eredu honen arabera: Urteko salmenten aitorpenaren inprimakia.