Balio Erantsiaren gaineko Zergaren hiruhileko aitorpena (F69 eredua)

BEZaren aitorpena (hiru hilez behingoa) Cl@ve edo ziurtagiri digitalaren bidez aurkeztuko da

Oinarrizko informazioa

Zerga-egoitza Nafarroan duten zergaren subjektu pasiboak, eragiketa-bolumena 6.010.121,04 eurotik gorakoa ez bada.

Enpresaburuek eta profesionalek beren jardueraren esparruan egindako ondasun- edo zerbitzu-emateetan jasanarazitako BEZa Nafarroako Foru Ogasunari aitortzea eta, hala badagokie, ordaintzea.

Tramitazioa

Epea:

  • Aitorpena-likidazioa hiru hileko dagokion likidazio-aldiaren hurrengo hilaren lehen hogei egun naturalean aurkeztu behar da.
  • Bigarren eta laugarren hiruhilekoei dagozkien aitorpenen kasuan, ordea, epeak abuztuaren 5ean eta urtarrilaren 31n amaituko dira, hurrenez hurren. 

 

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak:
Internet bidezko arreta
Telefono bidezko arreta: 948 505 152

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.