Diru-sarrera eta ondare maila txikia duten pertsonentzako laguntzak

Dirulaguntza hau 200 euroko ordainketa bakarrean ematen da

Laguntzak irailaren 30era arte eska daitezke, egun hori barne

Oinarrizko informazioa

Diru-sarrera eta ondare gutxiko pertsona fisikoak, soldatapekoak, autonomoak edo langabetuak

200 euroko ordainketa bakarreko laguntza eskatu ahal izango dute Nafarroako Foru Komunitatean egoitza duten pertsona fisikoek, 2022ko ekainaren 27an hurrengo baldintza hauek betetzekotan:

  • Espainian legezko eta benetako bizilekua izatea, eta aurreko urtean egoitza jarraitua eta etengabea izatea.
  • Norberaren edo besteren konturako jarduera bat egiten badute, eta jarduera horren bidez Gizarte Segurantzako edo mutualitateko dagokion erregimenean alta emanda badaude, edo enplegu-bulegoan langabe gisa izena emanda badaude, langabezia-prestazioa edo -subsidioa kobratuta edo ez.
  • 2021ean lortutako errentak, bizikideek jasotakoak barne, 14.000 eurotik beherakoak izatea eta ondarea, ohiko etxebizitza kenduta, 43.196,40 eurotik beherakoa izatea.

Eskaera egiteko ez da agiri gehigarririk aurkeztu behar

  • 11/2022 Errege Lege Dekretua, ekainaren 25ekoa (2022ko ekainaren 26ko BOE, 152. zk.)

  • 80/2022 Foru Agindua, Uztailaren 20koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilarirena, diru-sarrera eta ondare maila txikiko pertsona fisikoentzako laguntza kudeatu eta ordaintzeko prozedura arautzen duena, abuztuaren 9ko 84/2022 Foru Aginduak aldatua

Tramitazioa

Epea: 22/07/20 - 22/09/30

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitalarekin edo NAN elektronikoarekin
  • Cl@verekin

Laguntza, internet bidez tramitatzeko

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Foru Ogasuna
Bidali zure kontsulta 

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time