Desgaitasuna duten pertsonen lan-merkatu arruntean sartzea errazteko dirulaguntzak

Oinarrizko informazioa

  • Enplegu-emaileak
  • Enpresak

Diruz lagunduko dira:

  • Desgaitasuna duten langileen mugagabeko kontratazioa eta mugagabe bihurtzea desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko egin diren aldi baterako kontratuak edo desgaitasuna duten pertsonekin izenpetutako prestakuntza-kontratuak.
  • Desgaitasuna duten langileak enplegu-zentro berezietatik lan-merkatu arrunteko enpresetara igarotzeko neurriak, otsailaren 20ko 290/2004 Errege Dekretuan araututako lan enklabeen bidez, haien mugagabeko kontratazioa sustatuz.
  • Desgaitasuna duten pertsonak aldi baterako kontratatzea, kontratua gutxienez 6 hilabetekoa eta lanaldiaren %50ekoa bada.

Zenbatekoak honako hauek dira:

  • Lanaldi osoko kontratu mugagabea: 7.500 euro.
  • Lanaldi osoko kontratu mugagabe bihurtzea: 5.200 euro.
  • Aldi baterako kontratua: 4.000 euro (12 hilabete edo gehiagoko kontratua lanaldi osoan).
  • % 10eko gehikuntza kontratuduna emakumezkoa bada.
  • % 20ko gehikuntza kontratudunak zailtasun bereziak baditu.
  • 2.000 euroko gehikuntza kontratuduna lan-enklabe batetik edo enplegurako zentro berezi batetik badator.
  • Lanpostua egokitzea, babes pertsonalerako bitartekoak hornitzea edo oztopo arkitektonikoak kentzea: 2.340 euro arte.

Lanaldi partzialeko kontratuetan eta aldizkako langile finkoen kontratuetan laguntzen zenbatekoa hainbanatuko da, benetan lan egindako denboraren arabera.

Hasiera batean mugagabeak diren lan-kontratuen kasuan, bi enplegu-emailek edo gehiagok kontratuak egiten dituztenean kontratazioaren egun berean, laguntzen zenbatekoa hainbanatuko da enplegu-emaileen artean, benetan lan egindako denboraren arabera. Zenbateko hori ezin da gainditu kontratu guztien artean.

Dirulaguntza hemen eskatzen da: Tramitazioa -> Eskatu dirulaguntza; erantsi hurrengo agiriak:

Desgaitasuna duten langileei kontratu mugagabeak edo aldi baterakoak egiteagatiko pizgarriak eskatzea:

  • Aldi baterako lan-kontratua, kontratu mugagabea edo mugagabe bihurtutakoa, bai eta bihurtzen den aldi baterako kontratua eta haren luzapenak ere
  • Bazterketei buruzko erantzukizunpeko adierazpena (1. eranskina)
  • Erantzukizunpeko adierazpena eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuari beste laguntza batzuk jasotzen ari dela jakinarazteko konpromisoa (2. eranskina)
  • Bete beharreko lanpostuaren deskribapena eta azterketa (3. eranskina) Eranskina betetzen laguntzeko eskuliburua gehitu da.
  • Desgaitasuna % 33koa edo handik gorakoa dela dioen ziurtagiria, edo ezintasun iraunkor osoaren, erabatekoaren edo baliaezintasun handiaren aitorpenaren ebazpena, edo klase pasiboetako pentsiodunen aitorpenaren ebazpena.
  • Erantzukizunpeko adierazpena, zeinetan adierazten baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. eta 15. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen direla eta ez dagoela baztertuta arau-hauste oso astunak egiteagatik enplegu-programetatik ondorioztatutako onurak eskuratzetik (4. eranskina).
  • Kasuan kasuko udalak emandako ziurtagiria, enpresa jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda eta horren ordainketan eguneratua dagoela frogatzeko.
  • Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen betebeharrei buruzko adierazpena (5. eranskina).
  • Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskatzen zaion lehenbiziko aldia baldin bada.

Lanpostua egokitzeko laguntzak eskatzea:

  • Lan-kontratu mugagabea edo desgaitasuna duten pertsonendako enplegua sustatzeko aldi baterako kontratua. 12 hilabete edo gehiago irauten duten kontratuak: praktikaldiko kontratuak edo prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuak edo iraupen jakineko kontratuak, Langileen Estatutuaren 15. artikuluaren babesean eginak.
  • Nafarroako Enplegu Zerbitzuari beste laguntza batzuk jasotzen ari dela jakinarazteko konpromisoa (2. eranskina)
  • Zein lanpostutan ariko den, huraxe deskribatzea eta zehaztea (3. eranskina).
    Eranskin hori betetzen laguntzeko eskuliburua gehitu da.
  • Erantzukizunpeko adierazpena, zeinetan adierazten baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. eta 15. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen direla eta ez dagoela baztertuta arau-hauste oso astunak egiteagatik enplegu-programetatik ondorioztatutako onurak eskuratzetik (4. eranskina).
  • Desgaitasuna % 33koa edo handik gorakoa dela dioen ziurtagiria, edo ezintasun iraunkor osoaren, erabatekoaren edo baliaezintasun handiaren aitorpenaren ebazpena, edo klase pasiboetako pentsiodunen aitorpenaren ebazpena.
  • Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskatzen zaion lehenbiziko aldia baldin bada.
  • Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen betebeharrei buruzko adierazpena (5. eranskina).
  • Egin beharreko gastuaren aurrekontua edo egindako inbertsioaren fakturak, haiek ordaindu direla dioten ordainagiriekin batera.
  • Proposatutako edo egindako egokitzapena beharrezkoa zela azaltzen duen memoria.

Beharrezko zuzenketak hemen eginen dira: Tramitazioa -> Zuzendu edo osatu dokumentazioa.

  • 5031E/2021 Ebazpena, azaroaren 15ekoa, 2021ean gastua handitzea baimentzen duena (2021eko 271. NAO, azaroaren 29koa)
  • 1951E/2021 Ebazpena, maiatzaren 28koa, maiatzaren 16ko 795/2013 Ebazpena aldatzen duena (2021eko 144. NAO, 2021/06/22koa)
  • 49E/2021 Ebazpena, otsailaren 9koa, 2021ean gastua egitea baimentzen duena (2021eko 47. NAO, martxoaren 1ekoa)
  • 53E/2020 Ebazpena, otsailaren 12koa, deialdia onesten duena (2020ko 46. NAO, martxoaren 6koa)
  • 3785E/2019 Ebazpena, abenduaren 16koa, gastua egiteko baimena kentzen duena (2020ko 7. NAO, urtarrilaren 13koa)
  • 500E/2019 Ebazpena, apirilaren 2koa, deialdia onesten duena eta maiatzaren 16ko 795/2013 Ebazpenaren bidez araututako oinarriak aldatzen dituena. DDBN identifikazioa: 447068.
  • 795/2013 Ebazpena, maiatzaren 16koa, deialdia onesten duena (2013ko 102. NAO,maiatzaren 30ekoa).
  • 208/2018 Ebazpena, otsailaren 27koa, eranskinaren 2. oinarri arautzailea aldatzen duena (2018ko 73. NAO, apirilaren 17koa).
  • 504/2018 Ebazpena, apirilaren 26koa, 2018an gastua egitea baimentzen duena (2018ko 89. NAO, maiatzaren 10ekoa)
  • 1414/2006 Errege Dekretua, abenduaren 1ekoa, desgaitasuna duen pertsona zein den zehazten duena (2006ko 300. EAO, abenduaren 16koa).

Tramitazioa

Epea: Urte osoan zabalik

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitalarekin edo NAN elektronikoarekin
  • Cl@verekin

Laguntza, internet bidez tramitatzeko

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Desgaitasuna duten Pertsonentzako Enplegu Programen Atala
Helbide elektronikoa: empleoydiscapacidad@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time