Jarduketa diruz lagungarriak:
• Informazioko, orientazioko eta prospekzioko jarduketak, lan merkatuan leku hobea izan dezaten nekazaritza sektorean enplegua bilatzen dutenek eta errazagoa izan dadin besteren konturako enplegua bilatzea.
• Informazioko, motibazioko edo aholkularitzako jarduketak edo beste prozedura batzuk, errazten dutenak enplegu eskatzaileen autoenpleguaren ekimenak atzeman eta dinamizatzea.
• NL-NEZrekin koordinatzea, nekazaritza sektoreko enplegatzaileekin komunikatzeko eta zehazteko zer eragozpen dagoen kontratazio arloan.
• Prospekzioa egitea eta identifikatzea zer premia dagoen lanpostuak betetzeko eta lan arloko trebakuntza eta bitartekotza egiteko.
• Informazioa eta aholkularitza, aktibazioa eta kontratazioa sustatzeko kontratuei eta neurriei buruz.
• Enplegu eskaintzak biltzea.
Jarduketa horiek denek helburu izan behar dute enplegua sustatzea nekazaritza sektorean.
Diruz lagunduko dira 2022ko urtarrilaren 1etik abenduaren 15era bitartean egiten diren jarduketak.
Dirulaguntzaren zenbatekoa eta gastu diruz lagungarriak:
Dirulaguntzarekin entitatearen gastuak ordainduko dira, zehazki hauen ingurukoak:
Pertsonal-gastuak:
• Proiektuaren zuzendaritza, urteko 39.000 euro bitarte, lanaldi osorako, Gizarte Segurantzako kotizazioak barne.
• Lanbide orientazioko teknikariak, urteko 33.250 euro bitarte teknikari bakoitzeko, lanaldi osorako, Gizarte Segurantzako kotizazioak barne.
• Administrazio laguntzako langileak, urteko 26.600 euro bitarte langileko, lanaldi osorako, Gizarte Segurantzako kotizazioak barne.
Hiru kasu horietan, dedikazioa lanaldi osokoa ez bada, dagokion zati proportzionala lagunduko da diruz.
Gastu orokorrak:
• Gastu orokorrak, materialak eta teknikoak, jarduketak egitean sortzen direnak.
• Jarduketak egiteko behar diren dietengatik eta joan-etorriengatik sortzen diren gastuak.
• Teknikari orientatzaileen prestakuntza.
• Jarduketak egiteko behar diren baliabideen eta tresnen diseinua, garapena eta prestaketa.
Langileen guztirako kostuen % 30 arteko dirulaguntza eman daiteke, gastu orokor hauek direla eta: funtzionamendua, material teknikoak, eta ekintzak egoki garatzeko egiten diren joan-etorrietako gastuen ondoriozko dietak.
Gastu guztiak dirulaguntzaren xede den aldian egin beharko dira.
Dirulaguntza jasoko duen kostua kalkulatzeko irizpideak:
Proiektuan aurreikusitako jarduketetan arreta emateagatik 900 aldiz, dirulaguntza hau emanen da:
• Teknikari bat, lanaldi osokoa.
• Zuzendari bat, lanaldiaren % 25ekoa.
• Administrazio laguntzako langile bat, lanaldiaren % 25ekoa.
Aipatu laguntzak proportzioan handitu edo murriztuko dira teknikarientzat eta administrarientzat, arreta mila laguni baino gehiagori edo gutxiagori ematen zaion kontuan harturik.
Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 70.000 eurokoa izanen da proiektu bakoitzeko.