Nekazaritza sektorean kontratazioa sustatzeko dirulaguntzak

Oinarrizko informazioa

Nekazaritzako lanbide elkarteak, 2. oinarrian zerrendatutako jarduketak gauzatzen dituztenak eta proiektua gauzatzeko egitura eta gaitasun tekniko eta kudeaketa gaitasun nahikoak dituztenak, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Nekazaritzako lanbide elkarte gisa legez eratuak izatea.
  • Lantoki bat Nafarroan izatea.
  • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako debeku egoeretako batean ere.

Jarduketa diruz lagungarriak eta dirulaguntzaren zenbatekoa:

  • Nekazaritza sektoreko langileekin egiten diren kontratazioak, baldin entitate onuradunak bitartekari izan badira.
    • Hauxe izanen da dirulaguntza: egindako kontratu bakoitzeko 41 euro. Kontratua egiten denean pertsona kontratatua errenta bermatua jasotzen ari bada, zenbatekoa 59 euro izanen da.
    • Jarduketa honengatik gehienez 90.000 euroko dirulaguntza izanen da denera, urteko deialdiaren kargura.
  • Biltzarrak, jardunaldiak, mintegiak, sentsibilizazio eta zabalkunde ekintzak eta, oro har, jendearentzako informazio ekintzak, nekazaritza sektoreko kalitatezko enpleguarekin lotuak, eta lana aktibatzeko hainbat neurri.
    • Jarduketa hauengatik gehienez 20.000 euroko dirulaguntza izanen da denera, urteko deialdiaren kargura.
    • Aurreko 2a) oinarrian jasotako jarduketetarako dirulaguntza ordaintzearen ondorioetarako, pertsona bakoitza bitan konta daiteke gehienez jarduketaren hilabete naturaleko.

Gastu diruz lagungarriak:

Dirulaguntzarekin entitateak egindako gastuak ordainduko dira, zehazki:

  • Pertsonal-gastuak: proiektuaren koordinatzaileak, teknikariak eta administrazio laguntza ematekoak.
    Hiru kasu horietan, dedikazioa lanaldi osokoa ez bada, dagokion zati proportzionala lagunduko da diruz.
  • Ekintzak egiteari lotutako gastu zuzenak; horien artean, azpikontratazioak diruz lagungarriak izan daitezke.
  • Zeharkako gastu orokorrak. Gastuak onartuak izateko, aipatu beharko da, eskabidea aurkezteko unean, egozteko irizpidea, eta, betiere, jarduera benetan egiten den epearen barruan eginak izan beharko dute. Onartuko den gehieneko zenbatekoa ez da izanen proiektuari egotzitako pertsonal-gastuen % 10 baino handiagoa.

Azpikontratazioak:

Erakunde onuradunek diruz lagundutako jardueraren % 100 arte azpikontrata dezakete hirugarrenekin, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan xedatuaren arabera.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu deialdiaren oinarriak.

Dirulaguntza “Eskatu” botoiaren bidez eskatzen da, honako dokumentazio hau erantsita:

  1. Dirulaguntza zer hilabete naturalerako eskatzen den, horretan egindako jarduketa guztien deskribapena, deialdiaren 2. oinarriaren a eta b puntuetan ezarritakoaren arabera.
  2. Entitatea eratzeko eskritura edo akta, eta estatutuak, eta pertsona juridiko baten izenean eta haren ordezkari gisa jarduten duen pertsona fisikoak dirulaguntzak emateko prozeduretan Administrazio Publikoaren aurrean jarduteko ahalorde nahikoa eta iraunkorra ematen duen eskritura, salbu eta ordezkatzeko gaitasuna estatutuetan jasota badago.
  3. Enpresaren erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. eta 15. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen dituela adierazten duena  (I. eranskina).
  4. Bestelako laguntzen adierazpena (II. eranskina).
  5. Gardentasun betebeharrei buruzko adierazpena (III. eranskina).
  6. Gardentasun betebeharra baduzu, bete eta igorri eranskin hauek:
    Organoen osaketari eta dedikazioari buruzko adierazpena.
    Karguen ordainsariei buruzko adierazpena.
  7. Dirulaguntzaren xede diren langileen zerrenda, deialdiaren 2.a) oinarriaren araberakoa (IV. eranskina) eta kontratu bakoitzaren jakinarazpena, deialdiko 8.1.f) eta 8.1.g) oinarrietan ezarritakoaren arabera.
  8. Deialdiaren 2.b) oinarrian jasotako jarduketen zerrenda (V. eranskina) eta jarduketa horiei buruzko dokumentazioa, deialdiaren 8.1.h), 8.1.i) eta 8.1.j) oinarrietan adierazitakoaren arabera (bertaratze agiria).
  9. Kontuak eta ordainketak, Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskatzen zaion lehenbiziko aldia baldin bada.

Zuzenketak, halakorik behar izanez gero, "Zuzendu" botoiaren bidez eginen dira (Tramitazioa atalaren barnean).

  • 187E/2024 Ebazpena, 2024rako gastua baimendu eta deialdiaren oinarriak aldatzen dituena.
  • 441E/2023 Ebazpena, zeinaren bidez baimentzen baita 2023ko deialdirako gastua.
  • 21395E/2022 Ebazpena, zeinaren bidez baimena kentzen gaita 2022ko deialdirako gastua.
  • 6879E/2022 Ebazpena, zeinaren bidez aldatzen baita 2711/2018 Ebazpenaren 2.a) oinarria.
  • 100E/2022 Ebazpena, zeinaren bidez baimentzen baita 2022ko deialdirako gastua.
  • 793E/2021 Ebazpena, zeinaren bidez baimentzen baita 2021eko deialdirako gastua.
  • 147E/2020 Ebazpena, zeinaren bidez baimentzen baita 2020ko deialdirako gastua.
  • 139E/2019 Ebazpena, zeinaren bidez baimentzen baita 2019ko deialdirako gastua.
  • 2711/2018 Ebazpena, zeinaren bidez arautzen baitira nekazaritzaren sektorean kontratazioa sustatzeko dirulaguntzak.
  • 11/2005 Foru Legea, Dirulaguntzei buruzkoa (deialdiaren oinarri arautzaileetan aurreikusita ez dagoen guztian aplikatuko da).
  • 5/2018 Legea, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa.

"De minimis" araubidea:

  • Deialdi honetako dirulaguntzak de minimis laguntzak dira, Europako Batzordeak emandako 2023/2831 Erregelamenduan xedatutakoaren arabera. Erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da. Erregelamendu horrekin bat, enpresa bakar bati hiru zergaldiko edozein alditan emandako de minimis laguntza guztien batura ezin da 300.000 eurotik gorakoa izan. Enpresa bakarraren definizioa aipatu erregelamenduaren 2.2 artikuluan ezarrita dago.
  • Horretarako, enpresek kasuan kasuko zerga-ekitaldian eta aurreko bi urteak hartutako bestelako de minimis laguntzak aitortuko dituzte.

Tramitazioa

Epea: 24/03/15 - 24/10/31

Dirulaguntzaren xede diren jarduketak egin eta hurrengo hilabete naturala izanen da eskabideak aurkezteko epea, eta hilabete horretako azken egunean bukatuko da epea, baldin dena delako gasturako baimena argitaratu bada. Bestela, epea hilabetekoa izanen da baimen hori argitaratzen denetik hasita.

Diruz lagunduko dira aurreko urteko urritik aurtengo irailera bitartean egindako jarduketak.

Eskabideak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez aurkeztuko dira bakar-bakarrik.

Eskabideak adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, entitateetako batek eskabidea aurrez aurre aurkezten badu, eskatuko zaio zuzenketa egin dezala, baliabide elektronikoen bidez aurkeztuz. Ondorio horietarako, ulertuko da eskabidearen aurkezpen eguna dela zuzenketaren eguna.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzua
Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako Atala
Posta elektronikoa: fomentoempleo@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Subvención al fomento de la contratación en el sector agrario

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time