Nafarroako Foru Ogasunak emandako ziurtagiri telematikoak

Nafarroako Foru Ogasunak emandako ziurtagiri telematikoak internet bidez eskatzea. 

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Foru Ogasunak emandako ondoren aipatzen diren ziurtagiriak internet bidez eskuratzeko aukera ematen du:

  • Zerga-betebeharrak egunean izatea
  • Zorrak (IFZ sartuz)
  • Zerga-betebeharrak egunean izatea (kontratistak)
  • Ohiko etxebizitzagatiko kenkaria
  • BEZ zergaren subjektu pasiboa izatea
  • Errentaren zerga- eta likidazio-oinarriak
  • Kontura egindako atxikipenak (190 eredua)
  • Ekonomia-jardueren gaineko Zerga (EJZ)
  • Ekonomia-jardueren gaineko Zerga, Historikoa (EJZ)
  • Tributazio erregimena BEZ zergan
  • Egoitza fiskala
  • Egoitza fiskala (hitzarmenik gabe)
  • Itzultzeko dauden saldoak
  • Zerga-oinarri orokorrak eta bereziak
  • Errenta ziurtagiria

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Ogasunaren NAN + PINa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

  • Foru Ogasunaren edozein bulegotara joan behar da, eskatutako agiriekin. Aurretiko hitzordua eskatu behar da. 
  • Eskatutako ziurtagiria emateko eskatutako datu guztiak daudenean edo zergaduna "egunean dagoenean", era horretako ziurtagirien kasuan, unean bertan jasoko du ziurtagiria.
  • Zergaduna egunean ez badago, ziurtagiria ematea ezinezko egiten duten bete ez dituen betebehar fiskalak edo zerga-zorrak zeintzuk diren jakinaraziko zaio.

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time